Eu

Eusko Jaurlaritzak lan arriskuen prebentzioaren kudeaketari buruz duen esperientzia kontatu du Izaskun Urienek, Madrilen

2017.eko urriak 06
  • Lan Harremanen Zuzendariak nabarmendu du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak kudeatzen duen Administrazio Orokorraren Prebentzio Zerbitzuaren lorpen handiena Jaurlaritzaren hamabi sailen lan koordinatuaren emaitza dela

Izaskun Urien Lan Harremanen Zuzendariak, gaur, Congreso Prevencionar 2017” biltzarrean parte hartu du; ostegunean eta ostiralean zehar izango da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Laneko osasunaren, segurtasunaren eta ongizatearen inguruko topaketa honek batzen dituen 160 pertsonetako bat da.

Lan Harremanen Zuzendariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak lan-arriskuen prebentzio-zerbitzuen sorkuntzan duen esperientzia.

Izaskun Urienek Jaurlaritza osatzen duten hamabi sailen arteko koordinazioa azpimarratu du Administrazio Orokorraren Prebentzio Zerbitzuaren lorpen handiena gisa. “Sail guztien arteko baterako lanak emaitzak izan ditu”, esan du Izaskun Urienek; “zalantza gabe egiaztatu egiten da enplegatu publikoen osasunaren hobekuntzan”.

Lan Arriskuen Prebentzioa Administrazio Publikoetan” hitzaldian, Izaskun Urienek Alfonso Apellaniz Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorreko buruarekin eta Pedro Luque eta Esteban Sevilla Bartzelonako Udaleko Prebentzioko buruarekin eta Prebentzioko goi-teknikariarekin, hurrenez hurren, partekatu du mahaia. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko otsailak 25

    LLevo alrededor de un año y pico de baja en baja, luchando por incorporarme al trabajo, he presentado los partes médicos, partes de incapacidad temporal, informes psicológicos, psiquiátricos, yo no he visto ninguna acción para la mejora esa de salud. Después de observar con amargura la tomadura de pelo del congreso sobre acoso laboral, por cierto, según Izaskun Urien, sospechosamente inexistente en la administración, como cuando el presidente Iraní comentó que en Irán no había homosexuales, parecida. ¿Ahora hay que leer esto?? Al congreso sobre la transparencia en las OPE, ¿irá el de Osakidetza no?? Y ya rematamos la fiesta. Lotsagarri eta iraingarria oraindik ere medikutan gabiltzanontzat, gutxienez errespetu pixkat eduki eta ez aurpegira barre egin.

  • @Prevencionina
    2017.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Izaskun Urien detalla, en Madrid, la experiencia del Gobierno Vasco en la gestión de la prevención de... https://t.co/DMugxMnTQL

  • @prevencionar
    2017.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    Izaskun Urien detalla, en Madrid, la experiencia del Gobierno Vasco en la gestión de la prevención de riesgos la... https://t.co/tyYmqysuFn

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak