
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasleek Itelazpiko Zaldiaran telekomunikazio zentroa bisitatu dute
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasleek Zaldiaran telekomunikazio zentroa ikusi zuten beren irakaslearekin batera.
Zaldiaran telekomunikazio zentroko bisitan zehar komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan dute, non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak (babes-ekipamendua, arnesak, kako bikoitza, ainguratzeko gailua), eta irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat irradiante-zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu dizkiete.
Era berean bi aspektu nabarmendu dituzte: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.
Telekomunikazio zentroko gela guztiak bisitatu dituzte baita ere, energiari, garraioari, TETRAri eta difusioari buruzko sistema bakoitzaren inguruan azalpenak eman dizkieten bitartean.
ZALDIARAN
Vitoria-Gasteizen hegoaldean, kilometro gutxitara eta mila metroko altitudean, Arabako lautada eta Trebiñu banatzen dituen mendikate menditsu luzea dago. Haren gailurrik enblematikoena, zalantzarik gabe, Zaldiaran da, eta hurbiltasuna zein tradizioa kontuan hartzen baditugu, gasteiztarren menditzat har dezakegu.