Eu

Etxebizitza Sailak eta Azpeitiko Udalak Esklabetako eraikinean alokairu sozialeko 45 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena adostu dute

2017.eko urriak 05
  • Proiektuak 3,6 milioiko aurrekontua du, eta obrak datorren urtean asiko dira

Batez ere gazteei zuzenduriko lokairu sozialeko 45 etxebizitza inguru Esklabetako eraikinean egiteko hitzarmena adostu dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta Azpeitiko Udalak. Hitzarmena atzoko urriko plenoan onartu zuen Udalak eta orain Etxebizitza Sailari dagokio hitzarmena sinatu eta proiektua abian jartzeko tramiteak egitea.

 Proiektuaren helburua da Loiolako Inazio Hiribidean dagoen Esklabetako eraikinaren hegal bat eraberritu (ikastetxea izandakoa), eta erabilera publiko eta soziala ematea. Horretarako, Udalak Eusko Jaurlaritzari eraikinaren zati horren lagapena egingo dio. 7.951 metro koadroko eremu horretan herritarrek gehienez 5 urtean alokatu ahal izango diren etxebizitzak egingo dira, etxebizitza horien bidez gazteen emanzipazioa sustatu eta laguntzea bultzatu nahi dute bi erakundeek.

 Proiektuak 3.620.000 euroko aurrekontua du, eta eraikina erreabilitatzeaz gain, inguruaren urbanizazioa ere egingo du Etxebizitza Sailak. Etxebizitza horien kudeaketa Alokabideren bidez egingo da. Proiektuaren lizitazioa abian da, eta aurreikuspenen arabera 2018an hasiko dira etxebizitzak erakitzeko obrak.

 Udalak egin berri duen etxebizitza beharren baitan erakin publiko honen eraberritzean etxebizitzak egiteko aukera aztertu eta ontzat eman da, beraz, azpeitiarrek izango dute lehentasuna etxebizitzak alokatzerako orduan. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Convenio con AzpeitikoUdala para construir 45 alojamientos dotacionales en el edificio de las Esclavas https://t.co/TUdLAwvDa7 #http://Viv