Eu

Urban Commerce, hiriko merkataritzari buruzko foroa

2017.eko urriak 05

Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak Urban Commerce Jardunaldien inaugurazioan esku hartu du. Jardunaldi horiek Gasteizko Udalak antolatu ditu Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesean.

 

Urban Commerce Jardunaldiak hiri-merkataritzaren aurreneko nazioarteko foroa dira Espainian, eta merkataritzak hiri baten bizitzan betetzen duen zereginaren inguruko gaiei heltzen diete. 2017 edizioak "Slow Commerce, mitoa edo gure hirietan heldu nahi diogun aukera?" du lematzat eta bi egunez ponentziak eta gogoetak garatuko dira bertan tokiko merkataritzaren egoeraren inguruan. Jardunaldien ardatza da erosketa berriro humanizatzearen, hau da, "slow" merkataritzaren eskaria aztertzea: kontsumo arduratsua, beste pertsona batzuen lan-baldintzen hobekuntza ekarriko duela jabetuta, eta Lurraren iraunkortasuna eten teknologikoaren testuinguru baten aurrean.

 

Jardunaldi hauek aukera bat eskaintzen dute merkataritza suspertzearen alde lanean diharduten profesionalentzat, esperientziak trukatzeko eta sektorearen joerak eta hirietako merkataritza-gunean ondorioak dituzten fenomenoak ezagutzeko: berrikuntza, hirigintza, irisgarritasuna, merkataritzaren suspertzea.

 

Parte hartuko duten hizlarien artean nabarmentzekoak dira Javier Rovira, "Consumering" liburuaren egilea; Diana Gavilán, aditua Marketin Sentsorial eta Esperientzialean, eta Brenda Chávez, kazetaria eta "Tu consumo puede cambiar el mundo (el poder de tus elecciones responsables, conscientes y críticas)" liburuaren egilea. Jardunaldien programa sozialean "Slow Shopping" ekintza nabarmentzen da: ibilbide bat, Slow filosofia dagozkion alderdi desberdinetan bere egin duten Gasteizko denda eta establezimenduetatik.


Inaugurazio-ekitaldian Isabel Muelak izan duen esku hartzean nabarmendu du merkataritzaren ikuspegitik hiri berezi bat izan daitekeenaren adibide bat dela Gasteiz, berezko kalitatea duten dendekin. Sailburuordearentzat, “merkataritza tradizionala, slow merkataritza, abagune onean da bere indarrari eusteko eta mehatxuak aukera berri bihurtzeko. Slow merkataritzak egiazkotasuna eta desberdintzea eskaintzen dizkio hiriari, bere inguruneari. Herritarrentzat eta bisitarientzat hiria erakargarriagoa izatea lortzen du merkataritzaren ikuspegitik”.

 

Sailburuordeak Sailaren politikak aipatu ditu, merkataritzaren eta turismoaren artean sortzen diren sinergiak baliatzen dituztenak, eta teknologia berriekin slow merkataritzarentzat zabaltzen diren aukerak nabarmendu ditu. Hala, euskal merkatarien eskueran jarri ditu Sailaren e-commerce programak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gasteizko Urban Commerce Jardunaldien inaugurazioan parte hartu du Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak