Berriak

Errespetuan oinarritutako bizikidetzan zinemak betetzen duen zeregina nabarmendu du Monika Hernandok

2017-10-09
  • Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak Zinexit Topaketak aurkeztu ditu. Aurten migratzaileei eta errefuxiatuei buruzkoak izango dira
  • Bihar, asteartea, proiektatuko dute Mediterránea filma, 19:30ean Bilbaoko Golem zinemetako 1. aretoan. Sarrera librea izango da

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok gaur goizean aurkeztu du Zinexit Topaketen hirugarren ekitaldia. Topaketa horiek ZINEXIT Elkarbizitzaranzko Zine Erakusketaren aurrerapena dira. Izatez,  ZINEXIT erakusketa azaroaren 6tik 9ra bitartean egingo da Bilbaon. Aurkezpenean parte hartu du, Monika Hernandoz gain, Leila Nachawati jatorri galiziarreko eta siriarreko idazleak, Ekialde Ertaineko eta Afrikako komunikazioan eta giza eskubideetan adituak.

Monika Hernandok adierazi du “Topaketak” ekimenak Zinexit zine erakusketaren atarikoa izan nahi duela, eta topaketaren xedea dela plaza komuna bilatzea, gizarteak gure inguruko gaien azterketan parte har dezan. “Zinema tresna ezin hobea da helburu horretarako, gogoeta, pentsamendu kritikoa, enpatia eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza errazten baitu” adierazi du.

Aurten Zinexit Topaketak pertsona migratzaileekiko eta errefuxiatuekiko hurbiltasuna, konpromisoa eta ezagutza du helburu. Hori dela eta, hirugarren ekitaldi honetarako Jonas Carpignano zuzendari italiarraren “Mediterránea” filma hautatu da;  dokumental estiloko fikzioa da, bi gaztek, etorkizun hobe baten bila, Burkina Fassotik Italiara egindako bidaia kontatzen duena.

Filmak arrakasta handia izan zuen 2015eko Canneseko Kritikaren Astean, eta hainbat jaialditan harrera ona izan du, hala nola Zurichekoan, Stockholmekoan edo Bruselakoan. Bihar asteartea, 19:30ean ikusi ahal izango da Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetako 1. aretoan, eta sarrera librea izango da.

 Informazio gehiago

 

  “Mediterránea” filmaren trailerra: https://vimeo.com/236380230

Iruzkin bat
  • @Open_Govern
    2017-10-09

    Comentario de Twitter:
    Errespetuan oinarritutako bizikidetzan zinemak betetzen duen zeregina nabarmendu du Monika Hernandok https://t.co/g2Tm2Of9MM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)