Eu

Banda zabal ultralasterra biztanleria gune txikietara eramateko laguntza-programen deialdia argitaratu du EHAAk

2017.eko urriak 05
  • Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro inbertituko ditu belaunaldi berriko teknologia hori 391 biztanleria-gune isolatutara zabaltzeko, Gobernuaren bultzadarik gabe, ez bailitzateke helduko
  • Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak, “Euskadi 2020 Agenda Digital”ean, aurreikusten duen konpromisoaren zati da, eta dagoeneko, abian diren beste birekin batera, teknologikoki aurreratuta dagoen herrialde bilakatu nahi da Euskadi: zuntz optikoa eta banda zabal ultralasterra ezartzea industria-guneetan eta eraikin publikoetan

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, gaur, argitaratu egin du “Belaunaldi Berriko Banda Zabal”eko sareak 1.000 biztanle baino gutxiago duten biztanleria-guneetara, “Gune Zuriak” izenez sailkatuetara, zabaltzeko laguntza-programa deitzen eta arautzen duen agindua; laguntza horiek 10 milioi eurokoak izango dira. Alegia, baldintza horietan Interneten sartzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten telekomunikazioetako azpiegiturak ez dituzten eta datozen hiru urteotan egotea aurreikusten ez duten biztanleria-guneak dira, gehienak, landa-guneak eta isolatuak. Zehazki, 391 biztanleria-gune txiki dira, eta %72, Araban daude:  

  • 280 Araban
  • 95 Bizkaian
  • 16 Gipuzkoan

Deialdia sektore pribatuko telekomunikazio-operadoreei zuzenduta dago, banda zabaleko sareak horrelako biztanleria-guneetara zabaltzera bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzaren laguntza hori gabe, inbertsioa ez litzateke errentagarria izango telekomunikazio enpresentzat.

EUSKADI 2020 AGENDA DIGITALA

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak Euskadi lurralde adimendun –Smart Country– gisa finkatzeko duen konpromisoaren barruan dago. “Euskadi 2020 Agenda Digital”aren barruan dago, eta dagoeneko, abian diren gainerako proiektuekin bat egiten du: zuntz optikoa 1.700 eraikin publikotara zabaltzea eta banda zabal ultralasterra Euskadiko industria-arloetara zabaltzea.

ZABALKUNDEA 18 HILABETEAN

Deialdiaren diru-laguntzak 2017, 2018 eta 2019ko ekitaldietan banatuko dira. Behin laguntzen ebazpena ezagututa –abenduaren 31 baino lehen-, 18 hilabetetan hedatuko da banda zabala.

Laguntzaren onuradun den konpainiak diruz lagundutako sarearekin, gutxienez, hamar urtez egin beharko du lan, eta gainera, hala eskatzen duten gainerako operadoreei erabateko sarbidea, ez baztertzailea, eskaini beharko die, baita eskainitako zerbitzuei ere.

Itelazpi S.A. sozietate publikoak egingo ditu aurkeztutako proposamenen azterlana eta ebaluazioa. Laguntzak nola eman ebazteko, ebaluazio-organoa eratuko da eta organo horrek aurkeztutako eskabideak aztertu, ebaluatu eta baloratuko ditu. Nerea López-Uribarri, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordea, izango da organo horren buru, eta gainera, bi bokal izango ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak