
Beatriz Artolazabal: “Lantaronen emakume bat erail dute, eta horrek erakusten du oraindik ez dagoela berdintasunik”
VG 04 10 17
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak atzo Miranda de Ebron emakume gasteiztar bat erail izana gaitzetsi du gaur, eta esan du “horrek erakusten duela oraindik ez dagoela berdintasunik”.
Emakumea Vitoria-Gasteizkoa zen eta Lantaronen bizi zen. Atzo aurkitu zuten hilda, arma zuriak eragindako zauriengatik, ibilgailu baten barruan, Miranda de Ebron, eta, gero, bere bikote ohia atxilotu zuten, Arabako hiriburuan Mercedes Benzek duen plantan, bertan egiten baitu lan.
Artolazabal sailburuak Eusko Jaurlaritzaren elkartasuna adierazi die biktimaren familiartekoei eta Lantarongo herritarrei. Artolazabalek erakunde eta elkarte guztiei eskatu die lanean jarraitzeko, “gaur egun emakumeek ez duten berdintasun erreala lortzeko”.
Beatriz Artolazabal sailburua kezkatuta ageri da erailketa honengatik eta pasa den irailaren 28an Sestaon (Bizkaia) gertatu zenagatik; bertan, emakume bat sastakaiz hil zuen, ustez, senarrak eta, gero, bere buruaz beste egin zuen; bere etxebizitzatik behera bota zen.
Gainera esan du “oraindik lan handia dagoela egiteko”, eta berriz ere esan du “Euskadi bezalako gizarte aurreratu batean, kontuan hartuta bertako kalitate-estandarrak eta ongizate-mailak altuak direla, emakume izate hutsagatik inork erailtzea onartezina dela”.
-
-
2017.eko urriak 04
Comentario de Twitter:
Beatriz Artolazabal: “El asesinato de una mujer en Lantaron muestra que todavía no hay igualdad” ➡ https://t.co/K1NnWF8OGB