Eu

Lide Amilibia: “Politika publikoen lehen helburua da pertsonen duintasuna eta beren bizitzako funtsezko baldintzak bermatzea”

2017.eko urriak 05

-        Gizarte Laneko X. Jardunaldiaren irekiera-ekitaldia:“Desberdintasun berriak, gizarte berrikuntza?Jarduketak Gizarte Lanetik”

 

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak gaur goizean esan du “politika publikoen lehen helburua dela pertsonen duintasuna eta beren bizitzako funtsezko baldintzak bermatzea”. Sailburuordeak adierazpen horiek Gizarte Laneko X. Jardunaldiaren irekiera-ekitaldiaren esparruan egin ditu. “Desberdintasun berriak, gizarte berrikuntza? Jarduketak Gizarte Lanetik” Vitoria-Gasteizko Letren Fakultatearen Areto Nagusian egin da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak eta Arabako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialak  antolatu dute.

Amilibiak zera esan du: “gaur Euskadiko pobrezia-tasa Estatuko baxuena da, baina legegintzaldi honetan % 20 murrizteko helburua dugu”. Ezin gara geldirik geratu. Aurrerapenak etengabea izan behar du”.

X. Jardunaldi honen helburua da hausnarketa- eta eztabaida-espazioa sortzea profesionalek abian jarritako gizarte-desberdintasun nagusien eta tresnen inguruan, horiei erantzuteko.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    La Viceconsejera de Políticas Sociales, Lide Amilibia, ha acudido a la apertura de la X Jornada de Trabajo Social https://t.co/WCSRLNCa5i

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak