Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Dantzan Bilaka ekimena Azkuna Zentrora itzuliko da urriaren 5etik 8ra arte

2017-10-04

Dantzan Bilaka programak sorkuntza koreografikoa sustatuko du berriz ere, urriaren 5etik 8ra arte, Azkuna Zentroan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak koordinatu eta ADDEk (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) sustatzen duen ekimen hau gaur aurkeztu da, Bilbon. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten parte-hartzaileak, profesionalak eta publikoa batuko dituzte jardunaldi hauen inguruan aldaketa berriak dakartzan programa baten bidez.

 Gaurko aurkezpena Azkuna Zentroan bertan izan da, eta han Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria, Olatz de Andrés eta Igor de Quadra Dantzan Bilaka laguntza-batzordeko kideak eta Clara Montero Azkuna Zentroko programazio-arduraduna izan dira. Adierazi dutenez, ADDEk Dantzan Bilakaprogramaren kudeaketaren inguruan azken bi urteetan eginiko hausnarketaren bidez, 2017rako programa berria birpentsatu eta berrantolatu da.

Azkuna Zentroak ere aurtengo edizioaren antolakuntzan lagundu du, eta honi esker errazagoa izango da parte-hartzaileak, profesionalak eta publikoa kontzentratzea lurralde bakarrean, programa jarduera paraleloekin indartzea eta, hirugarrenik, hausnarketarako edota ideiak partekatzeko testuinguru zabalagoa eskaintzeko helburuei erantzutea.  Era berean, Dantzan Bilakaren formatu kontzentratu berri hau urtero EAEko hiru hiriburuetako batean egitea planteatzen da.

Edizio honetan sorkuntza koreografikoari lau eremutatik begiratuko zaio: 

  • DB2017 9 koreografoen proiektuen aurkezpena (‘partekatzen duten gorputzak’):

2017ko Danzan Bilakako 9 koreografoak honako hauek dira: Zuriñe Benavente, Luciana Chieregati, Tonatiuh Díaz, Amaia Elizaran, Andrés Alarcón, Nerea Martínez, Ángela Millano, Myriam Pérez eta Denis Santacana.

  • Publiko berriak sentsibilizatzea (‘esperimentatzen duten gorputzak’): 

Familientzako mugimendu- eta dantza-tailerra MUGIrekin (EUS).

  • Finkatutako koreografoen prestakuntza (‘praktikatzen duten gorputzak’)

’Sensory work and perception in action’ dantza-tailerra Theo Clinkard-ekin (UK)

Body/Material dantza-tailerra, Maria F. Scaronni (IT).

  • Hausnarketa teorikorako espazioa (‘pentsatzen duten gorputzak’): 

INVOCACIÓN #9 (‘Danza del futuro’ liburuaren aurkezpena-ekintza)  eta SIESTA+MAYEÚTICA praktika koreografikoaren inguruko hausnarketa-saio irekiak, Jaime Conde-Salazarrekin (ESP).

ADDEk bigarrenez dihardu lankidetzan Eusko Jaurlaritzarekin DantzanBilakaren koordinazioan, Blanca Arrietak (koreografoa eta interpretea), Igor de Quadrak (sortzaile eszenikoa eta pedagogoa) eta Olatz de Andrések (koreografoa eta interpretea) eratzen duten laguntza-batzordearen bitartez.

Argibide gehiago prentsa-dossierrean eta Eusko Jaurlaritzaren web-gunean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)