Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du “kezka, txundimena eta etsipena” eragin dizkiola Felipe VI.a erregearen diskurtsoak

2017.eko urriak 04

Iñigo Urkullu Lehendakariak bere “kezka, txundimena, etsipena” adierazi du Catalunyako egoeraren inguruan atzo Felipe VI.a erregeak emandako diskurtsoagatik. “Legezkotasuna betetzea eta ordenamendu juridikoa errespetatzea” oinarritzat izan dituen diskurtsoa, ziurtatu du Lehendakariak “adierazpide bat eskatzen duten nahi legitimoen aintzatespenarekin” osatu gabea.

Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ama-esne Bankua bisitatu ondoren, telebistan emandako monarkaren mezuaz jardun du Lehendakariak eta aitortu du “etsipena” eragin diola bizikidetzan sakontzen lagunduko duten keinurik ezak, eta “kezka” ere eragin diola elkarrizketarako proposamenik egin ez duelako akordio batera iristeko borondatearekin “eta aipamenik ere ez oraingo egoera bideratzeko zubiei buruz”.

Hala eta guztiz ere, bere apustua eta konpromisoa azpimarratu ditu elkarrizketa-bideen alde, "Europako instituzioetatik iradokitzen ari diren bezala". “Garaiz gabiltzala pentsatzen jarraitzen dut”, adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)