Eu

Beatriz Artolazabal: “DSBEaren tramitazio-irizpideek pertsona ahulenak babesten dituzte”

2017.eko urriak 10
  • Dokumentuak 70 irizpide jasotzen ditu, horietako biren aurka besterik ez dira jarri errekurtsoak, eta Lanbidek alegazioak aurkeztu ditu horien aurka
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Vitoria-Gasteiz, 2017/10/10

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek agerraldia egin du gaur arratsaldean Eusko Legebiltzarrean Lanbidek udaberrian aurkeztu zuen Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta tramitatzeko irizpideen edukia azaltzeko. Artolazabalek dioenez, izaera publikoko gida horrekin, helburua izan da “kasuistika konplexuagoa argitzea”, beti ere “pertsona ahulenak babestea” bilatuta.

 

Lanbiden Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria arautzeko araudia aplikatzeko jarraitzen diren interpretazio-irizpideak eta jarraibideak jasotzen dituen dokumentua aztertu ondoren, prestazio horiek kudeatzeko eta Eusko Legebiltzarraren beraren eskaera bat kontuan izanik, Artolazabalek gogoratu duenez, irizpideak apirilaren 6an argitaratu ziren Lanbideren web-orrian (www.lanbide.euskadi.eus) eta Euskal Araudiaren Ataria-Legegunean. Legea aplikatzeko irizpideak jasotzen dituen lehen dokumentua eta bakarra da, hura ezagutzeko eta aplikatzeko.

 

Irizpideen multzoak, Enplegu eta Gizarte Politiketako titularraren ustez, “eduki bizi bat” osatzen du, “detektatzen diren zehaztasun-premietara egokituko dena, beti Legeak ezartzen duena errespetatuz”. Etengabeko azterketa horretan, Arartekoaren erakundetik egiten diren gomendioak ere kontuan hartzen eta hartuko dira.

 

Artolazabalek, Enplegu eta Gazteria sailburuorde Marcos Muro eta Lanbideko zuzendari Borja Belandiarekin batera, dokumentua aipatzean esan duenez, “70 irizpide jasotzen ditu, horietako biren aurka besterik ez dira jarri errekurtsoak, eta Lanbidek alegazioak aurkeztu ditu horien aurka. Dagoeneko behar bezala planteatutako 68 irizpide ditugu”.

 

Artolazabalek gaur defendatu duenez, “haren argitalpena lagungarria izan da prestaziorako eskubidea duten pertsonek beren eskubideak baliatzeko eta onuradun izateak eskatzen dizkien betebeharren berri izateko”. Eta publizitate aktiboaren sustapenean, gardentasunean eta parte-hartzean kokatu du egitate hori. “Gainera, horrela Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren tramitazioa ezagutzen laguntzen dugu”.

 

Blokeak

Artolazabalek gogoratu duenez, “dokumentuak hamar bloke eskaintzen dizkie bizikidetza, ostatua, lanari buruzko gaiak, gai ekonomikoak, ondarea, prozedura, eskubide ekonomikoak eta etxeko indarkeriaren biktimak unitateei”. Azken zatian, irizpideen dokumentuak atal bat du, laguntzak jasotzen dituzten pertsonek beren eskubide eta betebeharrak baliatzeko duten betebeharraren berri ematen duena.

 

“Esan behar da, baita ere, irizpideen dokumentu hau barnean hartzen duen legea bera azterketa- eta birformulazio-aldian dagoela; hortaz, arauaren aldaketa horrek aplikazio-erregelamendu berria ekarriko du berekin. Lanbideren kudeaketaren berrorientazioari buruzko gaiak denok kezkatzen gaituela egiaztatu dugu, DSBE hobetzeko proposamenak aurkeztu genituen agerraldian jakinarazi nizuen bezala”, esan du Artolazabalek.

 

Artolazabalek azpimarratu duenez, “Jaurlaritzatik ahalegin berezia egiten dugu zerbitzuaren kalitatearen adierazleak hobetzen, eta baita aurrerapen horiek iritzi publikora helarazten ere, eta helburu horretan, denok dugu zer egina.  DSBEaren tramitazioan kalitate-ziurtagiri bat lortzeko lan-prozesu bati ekin behar zaio, uste dugulako Diru Sarrerak Bermatzeko Sistema eraginkortasun hobea helburu izanik kudeatu behar dela. Helburu horrekin ari gara lanean. Hori egiteko sistema moderno, arin, eraginkor eta bidezkoa berdefinitu behar dugu. Eta denon artean egin behar dugu”.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Comparecencia de la Sailburu Artolazabal para explicar el contenido de los criterios para la tramitación de la RGI https://t.co/ej7Wem9Vxv

  • @lanbideejgv
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “DSBEaren tramitazio-irizpideek pertsona ahulenak babesten dituzte” https://t.co/N0MN45rArQ @Irekia

  • @lanbideejgv
    2017.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “Los criterios de tramitación de la RGI protegen a las personas más vulnerables” https://t.co/HqKE4JwABW @Irekia

Ekitaldiko kargudunak