Eu

Artolazabal: “Eraberean Sarea hazi eta diskriminazioaren aurkako erreferente bilakatu da”

2017.eko urriak 04
  • Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen eta zenbait gizarte-erakundek osatzen duten Sarearen urteko bigarren txostenaren aurkezpena
  • 2016an sarea sendotu egin da, atentzioen zenbakia bikoiztuz eta heziketa arloan burututako hainbat ekimenen bitartez

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean esan du “kopurua alde batera utzita, Eraberean Sareak egoki diharduela hazteko duen bokazioari eusten diolako, bazterkeriarik ezaren inguruan erreferente izateko”. Sailburuak hori esan du, gaur goizean, Vitoria-Gasteizen, Eraberean Sarearen 2016ko urteko txostenaren ondorioak aurkezteko egin den ekitaldian. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen eta immigrazioaren eremuan, ijito herriaren eta LGTBI kolektiboen sustapenean lan egiten duten zenbait gizarte-erakundek osatzen duten Sare honen helburua da tresna bilakatzea arraza, etnia edo nazionalitatea eta sexu-orientazioa eta -identitatea eta genero-identitatea direla eta dagoen bereizkeriaren aurka borrokatzeko.

Kale dor Kayiko erakundeko Ramón Motosekin (ijito herriaren ikuspegia azalduko du), Errespetuz-eko Xabi Lozanorekin (LGTBI kolektibokoa), CEAR Euskadiko Rosabel Argoterekin (immigrazioaren ikuspegiaren ordezkaria), Ernesto Sainz Lanchares, Familia eta Dibertsitateko zuzendariarekin batera, Beatriz Artolazabalek azaldu du “2016an Eraberean sendotu egin da. Sare aitzindaria erreferete bilakatuko dena. Atentzioen zenbakia bikoiztu egin da -24tik 49ra- eta formakuntza arloan esanguratsuak izan diren ekimenak burutu ditu”.

Eraberean Sareak lan bikoitza du: batetik, prebentzioan, prestakuntzan eta sentsibilizazioan lan egiten du; bestetik, bereizkeria-egoeraren bat bizi duten edo bizi izan duten pertsonentzako arretan, laguntzan eta aholkularitzan, eta bereziki bazterketa anizkoitza dutenen kasuetan, eta bazterketa gertatzen den moduagatik, inplikatuta dagoen pertsona-kopuruagatik eta/edo gertatzen den lekuagatik estrategikoak izan daitezkeenetan.

Beatriz Artolazabalek baloratu du “Eusko Jaurlaritzan harro gaudela Eraberean Sarea tresna edukitzeaz”, zehaztuz “oraindik sare gazte bat den arren geroz eta pertsona gehiagora hurbiltzen dela, geroz eta ezagunagoa izaten eta aitzindari izanez”

Hori horrela, nabarmendu du “ez garela autokonplazienteak. Erabereanen erronka da ikuspegiak eta bere finkapena zabaltzea eta, horrela, tratu baztertzailearen ondorioz eskubideak urratuta ikusten dituzten pertsonen zerbitzura jartzea informaziorako, aholkularitzarako eta orientaziorako tresnak”.

Hori dela eta, Eraberean Sareak jarraituko du lanean bere identitate-ezaugarriei eta helburuei eusteko eta horietan sakontzeko, besteak beste: politika-, erakunde- eta gizarte-agendan tratu-berdintasunaren sustapena eta bazterketaren kontrako borroka ezartzea; erakundeetatik eta gizarte-sektoretik gaiaren inguruan egiten ari den lana azpimarratzea; EAEko, estatu inguruko edo Europako tratu-berdintasunaren sustapenari eta bazterketaren kontrako borrokari buruzko informazio esanguratsua eskaintzea; eta Eraberean Sarearen zabalkunde eta presentzia publikorako laguntza ematea, EAEn eta bertatik kanpo gaiaren inguruko erreferente izaten jarraitzeko.

Salaketak

Euskal Autonomia Erkidegoak, 2016an, 141 gertakari erregistratu zituen “gorroto-delitu”ekin lotuta. 2015aren aldean, zifrak behera egin du eta 60 ezbehar gutxiago izan dira (2015ean, guztira 201 gertakari erregistratu ziren).

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

2015

23

126

52

201

2016

20

105

16

141

ALDAKUNTZA

-3

-21

-36

-60

Nolanahi ere, zenbaketan bakarrik hartu dira kontuan biktimek salaketa jartzeagatik polizia-atestatua dakarten gertakariak, Artolazabalek esan bezala; beraz, “datu horiek aztertzean arduratsuak izateko eskatu du; izan ere, horrelako ekitaldi asko ez dira salatzen”.

Migratzaile eta errefuxiatuen, LGTBIen eta ijito herriaren kolektiboetako pertsona batzuk erasoen protagonista izan dira, “eta hori salatu egin behar dugu”.

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Aporofobia

0

2

0

Erlijio-sinesmenak eta -praktikak

1

2

0

Desgaitasuna

1

3

0

Sexu-orientazioa eta -identitatea

5

21

4

Arrazismoa eta xenofobia

5

47

11

Ideologia

8

30

1

GUZTIRA

20

105

16

Iaz, Euskadin, horrelako delitu-motaren ondoriozko 180 biktima zenbatu ziren. Gainera, Euskadi horrelako delituengatik atxilotu gehien izan zuen autonomia-erkidegoa izan zen; 96 guztira, eta horietako 75 Bizkaian.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoIcc
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal: “La Red Eraberean crece y se erige como referente en materia de no discriminación” https://t.co/ygq1ZaZzxx

  • @GetxoIcc
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal: “Eraberean Sarea hazi eta diskriminazioaren aurkako erreferente bilakatu da” https://t.co/9egcl4INGF

  • @CEAREuskadi
    2017.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    La Red #EraBerean ha presentado su segundo informe anual. @rosabelargote ha aportado la mirada de la migración https://t.co/oTrsX4APyA

  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Presentación de las conclusiones del informe anual correspondiente a 2016 de la Red #Eraberean https://t.co/eE6YLLz2p9 #discriminacióhttp:…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Kale dor Kayiko erakundeko Ramón Motos (ijito herriaren ikuspegia azalduko du), Errespetuz-eko Xabi Lozano (LGTBI kolektibokoa), CEAR Euskadiko Rosabel Argote (immigrazioaren ikuspegiaren ordezkaria).