Berriak Hezkuntza

146.250 euro atzerriko hizkuntza indartzeko, Lanbide Heziketako zikloetan (Gobernu Bilera 2017-10-03)

2017.eko urriak 03

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du agindu bat, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan 2017-2018 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak deitzen dituena. 

146.250 euroko diru-kopurua duen deialdi honek laguntzak ematen ditu Lanbide Heziketako zikloetako ikasleei atzerriko hizkuntza irakasteko, ikastetxean bertan eta eskola-orduetatik kanpo antolaturiko eskolak. Ikastaro horiek gutxienez 80 eta gehienez 100 orduko iraupena izan beharko dute. 

Mintzamenaren komunikazio-gaitasuna landuko da bereziki ikastaro horietan ikasleekin, solasaldiak eta ahozko azalpenak. Ikastaroa antolatu duen ikastetxeko Goi Mailako zein Erdi Mailako heziketa zikloetako ikasleek parte hartu ahal izango dute ikastaro horietan. Deialdi honen bidez lagundu ahal izateko, hizkuntza bakoitzeko taldean gutxienez 10 ikasle egongo dira, eta gehienez 20.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko