Eu

Eusko Jaurlaritzak gazteen itzulerarako programa berria onetsi du; 1.766.667 euro bideratuko ditu programara (Gobernu Bilera 2017-10-03)

2017.eko urriak 03

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman du; akordio horren bidez, 2017. urterako gazteak itzultzeko laguntzen deialdia onetsi du, gazteak EAEko lan-zentroetan kontratatzeko. Guztira, 1.766.667 euro bideratuko dira.

Programa aitzindaria da; kalitateko enplegua sustatzen du, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean dauden 35 urtetik beherako gazteak Euskadira itzuli ahal izateko. Laguntza-ildoa bikoitza izango da: alde batetik, 35 urtetik beherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete daramatzaten euskaldunak kontratatzen dituzten euskal enpresek diru-laguntza jasoko dute, soldataren zati bat ordaintzeko; bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jaso ahalko dute, joan-etorrien gastuak ordaintzeko.

Enpresentzako laguntzak gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuetara bideratuko dira, eta plusak emango zaizkie kontratu mugagabeak sinatzen dituzten enpresei.

Eskakizunak

Laguntza horiek jaso ahal izateko, kontratatzen dituzten 35 urtetik beherako gazteek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura izan. Euskadirekin lotura dutela ulertzen da honako eskakizunetakoren bat betetzen dituzten pertsonek:

                - EAEn jaio izana.

                - EAEn administrazio-egoitza egiaztatzea, kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez.

                - Ikasketak aurrez aurre EAEn egin izana eta bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana.

  • Atzerrian bizi izatea edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora, gutxienez lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabetean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan lan egin ez izana, gutxienez lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabetean.
  • Aurretik enpresa onuradun kontratatzailearekin edo enpresa-talde berari dagokion enpresaren batekin lan-harremanik eduki ez izana.
  • Eskainitako postua betetzeko lanbide-profil egokia izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide- eta bizileku-egonaldi konpromisoa eskuratzea, eta dagokion erroldan altan egotea, kontratua hasi eta lehen 30 egunen barruan; hala mantendu beharko da, behintzat diruz lagundutako kontratuak iraun bitartean. (kontratu mugagabeen kasuan gutxienez 20 hilabete).

  • Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeko borondatea adierazi izana eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea Enplegu Zerbitzu Publikoan. Urrats hori lan-kontratua zehaztu aurretik eman daiteke.
  • Langabezian egotea kontratua formalizatzeko unean.
  • Honako talderen batean egotea, egindako ikasketen edo titulazioaren arabera:

                 - Unibertsitate-titulazioa

                 - Unibertsitateaz kanpoko titulazioa:

                      . Goi Mailako Heziketa Zikloa (LHII)

                      . Erdi Mailako Heziketa Zikloa (LHI) edo Oinarrizko Lanbide Heziketa.

                      . Profesionaltasun-egiaztagiria.

                 - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

                 - Ikasketarik gabea.

  • Gazteen Itzulera Programako parte-hartzailea izatea kontratazioaren aurretik, jarraian adierazitako paragrafoan ezarritako baldintzetan.

Formalizazioa

Eskabideak http://www.lanbide.euskadi.eus orrian dagoen eredu ofizialaren bidez aurkeztu beharko dira.

Eskabideak aurkezpen-hurrenkeraren arabera aztertuko dira eta hurrenkera berean onetsiko dira deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituztenak, harik eta funtsak agortu arte.

Gazteak kontratatzeko diru-laguntza eskatzeko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2017ko azaroaren 10ean amaitu. Joan-etorrietarako gastuen diru-laguntza eskatzeko, epea, kasu bakoitzean, lan-kontratua formalizatu eta biharamunean hasiko da eta 2018ko urtarrilaren 31n amaitu. 

Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu egiten du programa hau.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2018.eko otsailak 07

    Me parece una verguenza que se ponga edad al retorno. Los de 38/40 no tenemos derecho a nada??

  • @AiceIzea
    2017.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba un novedoso programa de retorno juvenil al que dedicará 1.766.667 euros ➡ https://t.co/giu6IiSwsk h…

  • @Borjaelorza1981
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco aprueba un novedoso programa de retorno juvenil al que dedicará 1.766.667 euros ➡ https://t.co/rYGqxJQWHp ht…

  • @andoni_torres
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco aprueba un novedoso programa de retorno juvenil al que dedicará 1.766.667 euros ➡ https://t.co/giu6IiSwsk h…

Komunikabideek behera kargatzeko