Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak Legegintza Egutegiaren sei hilez behingo bigarren jarraipena onartu du

2010.eko azaroak 30

Erabakia, 2009-2013 Legegintzako Egutegiaren seihileko jarraipen-dokumentua onartzekoa dena. (2010eko maiatzaren 17tik azaroaren 17rako aldia)

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio 2009-2013 arteko Legegintza Egutegiaren sei hilez behingo bigarren jarraipenari. Legegintza egutegi hori duela urte bete onartu zuen Jaurlaritzak eta legegintza honetarako lehentasunak jaso ziren bertan.

Gaur onartutako dokumentuak maiatzaren 17tik azaroaren 17ra bitarteko aldia hartzen du eta, horrela, Jaurlaritzak hartutako konpromiso bat betetzen du: sei hilez behin jarraipena egitea legegintza egutegian sartutako lege proiektuak betetzen ari diren edota, hala badagokio, aldatu diren jakiteko. Legegintza egutegia onartu zenetik bigarren sei hilekoa igaro denez, sailek informazioa bidali dute Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusira denbora tarte horretan onartzea aurreikusita zeuden lege proiektuen egoerari buruz, baita uztailean aurreko jarraipen aldian burutu gabe geratu ziren proiektuen egoerari buruzkoa ere.

Beraz, urtearen azken sei hilekoan Jaurlaritzak bi lege-aurreproiektu onartu ditu: droga-mendekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa, Tabakoaren Legea deitutakoa, irailean onartutakoa; eta, oraintsuago, 2011ko Aurrekontuak onartzeari buruzkoa (ez zegoen Egutegian).

Bestalde, bi legegintza proiektu kendu dira Larrialdien eta Meteorologiaren Euskal Agentziari buruzkoa, eta Kultur Ondasun Sailkatua izendatzeari buruzkoa eta legeak aldatzeko beste hiru proiektu gehitu dira gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzekoa, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzkoa eta Lan Harremanen Kontseiluari buruzkoa , Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailekoak hirurak.

 


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010.07.30)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)