Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Euskadiko Burdinbide Berdeei buruzko II. Jardunaldiak

2017-10-05

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Euskadiko Burdinbide Berdeei buruzko II. Jardunaldiak inauguratu ditu; Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu, Fundación de los Ferrocarriles Españoles fundazioarekin, Vitoria-Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Sailburuak nabarmendu du burdinbide berdeek garrantzi handia dutela jasangarritasunaren aldeko apustuan, lehenengo eta behin, “erabiltzen ez diren espazioak aprobetxatzen direlako. Bigarrenik, turismo aktiboa sustatzen dutelako, eta naturarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin lotutako turismoa. Eta, hirugarrenik, jasangarritasun turistikoaren funtsezko 2 oinarriri ematen dielako bide: turismoa lurralde osotik banatzea eta turismoa urte osoan zehar egotea”.

Gainera, Retortillok burdinbide berdeak “irisgarritasuneko, mugimendu ez-motorizatuko eta gure industria-iraganaren memoria historikoa berreskuratzeko adibide gisa aipatu ditu, bai eta horien inguruan zerbitzuak eta enpresak sortzeko aukera ere”.

Hori horrela, sailburuak erakunde-lankidetza azpimarratu nahi izan du, Vías Verdes markarekin, Fundación de Ferrocarriles Españoles fundazioarekin, Europako Burdinbide Berdeen Elkartearekin eta autonomia-erkidegoko beste batzuekin eginiko elkarlanaren bidez.

“Beste ekimen batzuk ere baditugu abian Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailean, garapen orekatua, ondare-babesa eta toki-ekonomiarako laguntza eta, funtsean, turista helmugan inplikatzea bermatzen dituen turismoa sustatzeko”, esan du Retortillok amaitzeko.

Euskadiko burdinbide berdeei buruzko II. Jardunaldiak

Jardunaldien helburua da toki, autonomia, estatu eta Europa mailako kudeatzaileen esperientziak eta ezagutzak partekatzea, jardunbide egokiak transferitzen laguntzeko eta Europako burdinbide berdeen arteko lankidetza eta sareetan sartzea sustatzeko, bai eta Euskadiko burdinbide berdeak bultzatzeko ere.

Saioak ostegunean, hilak 5ean, hasiko dira, eta ostegunean eta ostiralean izango dira; bideen ikuspegi eta garapen turistikoa, mugaz haraindiko mugikortasuna, Ederbidea proiektua edo zikloturismoa aztertuko dira, besteak beste.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)