Eu

Emilio Sola: “Bherria” proiektuak lankidetza publikoa eta soziala dakarkio hirien eraikuntzari”

2017.eko urriak 03
  • Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saileko Gizarte Politiketako zuzendariak “BHERRIA. Herritartasun berrirako agora proiektua” proiektu pilotua aurkeztu du, gizarte-berrikuntzako prozesu gisa
  • Helburua: herritarrek parte hartzeko eta gizarte-ekintzako egungo esperientzietatik abiatuta hausnarketarako eta ikaskuntzarako topalekuak eraiki daitezen sustatzea
  • Lan-jardunaldia Tabakalera-Donostian

 

DSS 03 10 17

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, gaur goizean, Donostia-San Sebastianen esan du “Bherria” proiektuaren bidez lankidetza publikoa eta soziala eman nahi zaiola hirien eraikuntzari”. Eusko Jaurlaritzak, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan, ‘BHERRIA. Herritartasun berrirako agora’ proiektua jarri du abian; gizarte-berrikuntzako prozesu pilotua da, eta helburu du, herritarren partaidetzako eta gizarte-ekintzako egungo esperientzietan oinarrituta, hausnarketarako eta ikasketarako topalekua eraiki dadila sustatzea.

 

Donostia-San Sebastiango Tabakalera kultura-espazioan gizarte-eragileekin egin den topaketan, Emilio Solak azaldu du “Boluntariotzaren planaren barruan bere garaian planteatu genuela, toki-administrazioan erantzukizun teknikotik edo politikotik abiatuta, herritarrekin lankidetzan inpaktu sozialeko lanak egiten dituzten pertsonei laguntza ematea.

 

José Alberto Vicente Boluntariotzako Euskal Kontseiluarekin batera, Emilio Solak Bherriaren talde teknikoa aurkeztu du, bai eta agenda, une garrantzitsuenak eta Euskadin gizarte-ekintzaren boluntarioei eta teknikariei lagunduko dien proiektuaren baliabideak ere.

 

Ekimena sortu zen, “beharrezkoa baita bide eta proiektu berriak aztertzea euskal administrazio publikotik, parte-hartzeari eta boluntarioari lotutako balioak sendotzeko. Proiektu hori handinahia eta berritzailea da, eta, horren bidez, herritartasun aktiboekin lankidetzan gure gizartea hobetzen laguntzen ari diren estrategiei buruz hausnartu, mintzatu eta eztabaidatu nahi da.

 

 BHERRIA programa toki-administrazioan erantzukizun politikoa eta teknikoa duen eta partaidetzako eta lankidetzako estrategietan oinarrituta beren ingurunea hobetzen laguntzeko modu berriak bilatu nahi dituzten langileei zuzentzen zaie: gizarte-ekintzari, herritarren partaidetzari, gazteriari, emakumeari, immigrazioari, lankidetzari edo sustapen ekonomikoari lotutako langileak, besteak beste.

 

Ekimen horren bidez, proiektu publiko-soziala abian duten edo herritarrekin lankidetzan jarduteko esperientziaren bat ezartzea balioesten duten administrazioetako pertsonak aurkitu nahi dira, esperientzia horiek, adituen laguntzarekin, beste prozesu batzuekin –martxan daudenak edo amaituta– egiaztatu nahi dituztenak.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bilbaometropoli
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Emilio Sola: “El proyecto Bherria aporta colaboración público-social a la construcción de las ciudades” @ZIOR13 https://t.co/YaosWUSvhO

  • @BHerria_
    2017.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Emilio Sola: “El proyecto #Bherria aporta colaboración público-social a la construcción de las ciudades”
    https://t.co/TCzuatsvPM

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Alberto Vicente, Asier Gallastegi