Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko 21 kilometro obratan daude, Ezkio-Beasain zatiko lanak hasi ondoren

2010.eko abenduak 01

Zazpi dira jada martxan dauden Y grekoaren zatiak

Ezkio/Itsaso - Beasain zatiak, Ezkio/Itsaso, Ormaiztegi eta Beasain udalerriak hartzen ditu. Trazatua 2.533,57 metro da luze, eta horietatik 2.284,00 tunel barruan doaz (Atsuaingo tunela eta Sorozarretako tunela).

Euskal Y-aren, Euskal Trenbide Sare Berriaren, Gipuzkoako adarrak izango dituen 76 kilometroetatik 21,030 kilometro burutzen ari dira jada, gaur goizean Iñaki Arriolak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak eta Mikel Cabiecesek, Gobernu Zentralak Euskadin duen Ordezkariak, Ezkio Itsaso-Beasain zatiaren lehen harria jarri ondoren.

Ekitaldia Salbatore auzoan burutu da, Beasain udalerrian. Puntu horretan hasiko dira lanak, eta joan den urteko abendutik martxan ari den Beasain Mendebaldea zatiarekin lotuko dira. 2,5 kilometroko luzera duen zati hori burutzeko aurrekontua 57,4 milioi eurokoa da, BEZ barne, eta burutzapenerako epea 30 hilabetekoa izango da.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      

Lan horiek hasi ondoren, zazpi dira jada martxan dauden zatiak: Bergara-Antzuola, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta eta Tolosa. Guztira, 21,030 kilometro, adarra osatzen duten ia 80 kilometroetatik.

Denbora gutxi barru hasiko dira Tolosa-Hernialde zatiko lanak, eta lizitazio prozesuan daude Bergara-Bergara, Antzuola-Ezkio mendebaldea, Antzuola-Ezkio ekialdea, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani zatiak.

Horrek esan nahi du, orain arte, Gobernuak 1.201 milioi euroko obrak lizitatu dituela. Horrela, 2011n hamahiru izango dira lanean arituko diren zatiak, hau da, adar osoaren %56,53.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      

Beste alde batetik, obrek aurreikusitako erritmoarekin jarrai dezaten, Eusko Jaurlaritzak, 2011ko aurrekontuetan, 275 milioi euroko partida bideratuko du, aurten baino 50 milioi gehiago.

Horrela, 2011n bi zati berri lizitatuko direla aurreikusten da: Hernialde-Zizurkil (5,8 km.) eta Zizurkil-Andoain (5,08 km.).

Ezkio Itsako-Beasain zatiaren deskribapena 

Ezkio/Itsaso - Beasain zatiak, Ezkio/Itsaso, Ormaiztegi eta Beasain udalerriak hartzen ditu. Trazatua 2.533,57 metro da luze, eta horietatik 2.284,00 tunel barruan doaz (Atsuaingo tunela eta Sorozarretako tunela).

Atsuaingo tunela 585,85 metro da luze, eta horietatik 107,85 m tunel faltsuan doaz. Sorozarretako tunelari dagokionez, 1.746,09 m da luze. Trazatuaren gainerakoaren barruan dago 69 metro luze den Jauregiko bidezubia. Aire zabalean 180,57 metro joango dira. Horrez gain, Sorozarretako tunelak 785,57 metroko ebaluazio galeria ere badu.

0+590 eta P.K. 0+610 K.P.-etan trazatuarekin elkartzen den GI-3352 foru errepidearen 425,78 metroko zatia berriro egingo da (Atsusaingo tunelaren irteera), eta Atsusaingo ekialdeko tunel faltsuaren betetze gunetik desbideratuko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)