Eu

Arraia-Maeztuk bat egin du Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin

2017.eko urriak 03

 

Vitoria-Gasteiz, 2017/10/03

Anartz Gorrotxategi, Arraia-Maeztuko alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Arabako udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.

Lide Amilibiaren iritzitan, “adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Horrela, bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”.

Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 51 udalerrik osatzen dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Anartz Gorrotxategi, Arraia-Maeztuko alkatea