Eu

Beatriz Artolazabal: “irailean hilabete lehenago baino 1.164 langabe gutxiago”

2017.eko urriak 03

•           Euskadik, irailaren amaieran, aurreko hilean baino 1.164 langabe gutxiago izan du, 132.046 langabe guztira

•           Azken urtean, langabeziak, gizonen artean, % 11,28 egin du behera, eta, emakumeen artean, % 6,01

•           “Langabezia-datuak ikusita, baikorrak gara, baina ezin dugu ahaztu 132.000 langabe baino gehiago daudela oraindik eta enpleguaren kalitatea hobetu daitekeela”, esan du Artolazabalek

Vitoria-Gasteiz, 03/10/2017

Lanbidek, irailaren amaieran, 132.046 langabe izan ditu erregistratuta; alegia, abuztuan baino 1.164 langabe gutxiago, hau da, langabeziak % 0,87 egin du behera. Hilabetearen amaieran, Lanbiden 132.046 langabe daude inskribatuta eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako langabeziaren indizea % 12,5ekoa da. Eusko Jaurlaritzaren helburua da langabezia horrek behera egitea, % 10aren azpitik geratzea legegintzaldiaren amaieran; zifra hori Estatukoa baino askoz ere baxuagoa da.

 

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak “krisiaren aurreko garaiko” beherakada nabarmendu du. Artolazabal sailburuak esan duenaren arabera, “nahiz eta krisiaren aurretik normala izaten zen langabeziak irailean behera egitea, 2008tik gora egin izan du, eta salbuespen bakarra 2015eko iraila izan zen. Hori dela eta, azken hil honetako bilakaeraren emaitzak irakurketa positiboa duela ikusten dugu; izan ere, krisiaren aurreko urteetan langabeziak izan dituen joeretara egokitzen diren bilakaera-ereduetara hurbiltzen ari gara”.

 

Urte arteko terminoetan, langabeziak behera egiteko erritmoa moteldu du azken hil honetan, eta 2016ko irailean baino 12.070 langabe gutxiago zenbatu dira, % 8,38 gutxiago.

 

Langabeziak, hilabete honetan ere, nabarmenago egin du behera gizonen artean emakumeen artean baino. Gizonen artean, % 1,76 egin du behera eta, emakumeetan, % 0,20. Azken urtean, langabeziak, gizonen artean, % 11,28 egin du behera, eta, emakumeen artean, % 6,01.

 

“Desberdintasunak ikusten dira, berriro, emakumeek eta gizonek aurkitzen dituzten aukeren artean. Jaurlaritzak kolektibo ahulenen kontratazioa sustatzen du eta emakumeena da horietako bat”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako titularrak.

 

Adinaren arabera, azken hilabete honetan langabezia adinen piramidearen ertzetan baino ez da hasi, eta indar handiagoaz 25 urtetik beherakoetan. Gaur, zehazki, Gobernu Kontseiluak neurri berriak onetsi ditu gazteen enplegua sustatzeko, Artolazabal sailburuak proposatuta.

 

Langabeziak beherakada handiena hezkuntzan izan du; 1.065 langabe gutxiago dago. Urtero gertatzen den bezala, ikasturteari berriz ekitean, hezkuntza-sektoreak uda-sasoian langabeziara eraman zituen langileak berreskuratu ditu berriro.  Langabezian beherakada esanguratsuak izan dituzten beste jarduera batzuk: enpleguarekin lotutako jarduerak (-196), eraikuntza espezializatuarekin (-185), produktu metalikoen fabrikazioarekin (-163), nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin (-161) edo eraikinen eraikuntzarekin (-146) lotutakoak.

 

Ordea, langabeziak irailean nabarmen egin du gora, urtaroa osagai sendoa duten jardueretan, besteak beste, eraikinentzako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (+332) edo bizitegi-establezimenduetako laguntza (+275).

 

Lurraldeak

Irailean langabeziak behera egin du EAEko hiru lurraldeetan. Araban beherakada handiagoa izan da, ehunekotan, % 1,21ekoa (262 langabe gutxiago), Gipuzkoan % 0,85ekoa (298 langabe gutxiago), eta, Bizkaian, % 0,79koa (604 langabe gutxiago).

 

Urte arteko terminoetan, beherakada ere nagusi da hiru lurralde historikoetan, baina ez modu berean: Gipuzkoa -% 11,19, Araba -% 8,53 eta Bizkaia -% 6,97. Horrela, erregistratutako langabezia-indizea desberdina da lurraldeen arabera: Gipuzkoan % 10,2koa, Bizkaian eta Araban pixka bat handiagoa, % 13,8koa eta % 13,3koa, hurrenez hurren.

 

Gaur ezagutu ditugun langabezia-datuak ikusita, baikorrak gara, baina ezin dugu ahaztu 132.000 langabe baino gehiago daudela oraindik eta enpleguaren kalitatea hobetu daitekeela”, esan du Artolazabalek.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2017.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “en septiembre hay 1.164 personas paradas menos que un mes antes” https://t.co/nyZWkCoA0thttps://t.co/5TeT9nh0FQ

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    En el último año el paro masculino se ha rebajado en un 11,28% y entre mujeres lo ha hecho en un 6,01%. Más info 🔗https://t.co/4qH8ke9Us4🔗

  • @Open_Govern
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    Irailaren amaieran, aurreko hilean baino 1.164 langabe gutxiago ditugu, 132.046 langabe guztira https://t.co/knoK1Ip9wL

  • @lanbideejgv
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    Beatriz Artolazabal: “en septiembre hay 1.164 personas paradas menos que un mes antes” https://t.co/nyZWkCoA0thttps://t.co/s9S8PppYUY

Ekitaldiko kargudunak