Berriak Hezkuntza
Eu

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroa Oinezeko arduradunen arteko bilera

2017.eko urriak 02

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikakoa, Nafarroa Oinez festaren arduradunekin elkartu dira gaur arratsaldean Gasteizen. Mikel Asiain, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidenteak eta Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak ere hartu dute parte bileran.

Hauekin batera, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea, Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea eta Lesakako Tantirumairu Ikastolako presidentea eta zuzendaria ere, Amaia Lasheras eta Aitor Iratzoki hurrenez hurren, bileran izan dira.

Nafarroako ikastolen aldeko jaia urriaren 15ean ospatuko da Lesakan. Arduradunek bileran azaldu dutenez, egun horretan lortzen den dirua Tantirumairu ikastolan eraikin berri bat eraikitzeko erabiliko da. Gaur egun, ikastola horrek Haur eta Lehen Hezkuntzako 113 ume jasotzen ditu.

Horrez gain, eraikin berri baten beharra ez ezik, bai Mikel Asiainek eta bai Josu Reparazek euskara Nafarroa osoan indartzearen beharra ere azpimarratu dute, erabilera sustatuz.

Zupiria eta Uriarte sailburuek eskertu diete Nafarroa Oinezen arduradunei bileran luzatutako informazioa, eta Eusko Jaurlaritzak jaian parte hartuko duela aurreratu diete.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @spiadetectiv_ro
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Encuentro entre Gobierno Vasco y responsables de @Nafarroa_Oinez ➡ https://t.co/GfW6DohDce https://t.co/rhEYEMylKM

  • @spiadetectiv_ro
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritza eta @Nafarroa_Oinez-ko arduradunen arteko bilera ➡ https://t.co/o11HQaKy0X https://t.co/F7K5o7fNPt

  • @Nafarroa_Oinez
    2017.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Jaurlaritza eta @Nafarroa_Oinez-ko arduradunen arteko bilera ➡ https://t.co/o11HQaKy0X https://t.co/F7K5o7fNPt

  • @Nafarroa_Oinez
    2017.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Encuentro entre Gobierno Vasco y responsables de @Nafarroa_Oinez ➡ https://t.co/GfW6DohDce https://t.co/rhEYEMylKM

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Asiain; Josu Reparaz; Amaia Lasheras; Aitor Iratzoki