Eu

Artolazabal, Aguraingo Adinekoen Egunean

2017.eko urriak 02
  • “Gure gizarteak gure adinekoen gainean duen konpromisoa argia eta sendoa da, eta eremu horretan abian ditugun politikak eredu dira beste autonomia-erkidego eta herrialde batzuentzat”
  • Bihar, asteartean, Eusko Jaurlaritza zahartze aktiborako Lisboako adierazpenari atxikiko zaio

 

VG 02 10 17

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Arabako Agurain udalerrian Adinekoen Eguna dela eta antolatu diren ekitaldietan parte hartu du; bertan, udalerriko zenbait emakumeri eta gizoni erakutsi zaie esker ona. Ernesto Sainz Lanchares Familiako eta Aniztasuneko zuzendariak ere topaketetan parte hartu du.

 

Artolazabal sailburuak azaldu duenez, “gure gizarteak gure adinekoekin duen konpromisoa argia eta sendoa da. Eremu horretan abian ditugun politikak eredu dira beste autonomia-erkidego eta herrialde batzuentzat. Bihar, asteartean, Gobernu Kontseilua zahartze aktiborako Lisboako adierazpenari atxikiko zaio, Arraia-Maeztu udalerria Euskadi Lagunkoia sareari gehituko zaio eta Santanderreko Udala Lakuara etorriko da, eremu horretan ematen ari garen urratsen berri izateko”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marian Olabarrieta