Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

“Sukaldaritza Sortzen Kidz” ekimenak azoka tradizionalak irekiko dizkie haurrei

2017.eko urriak 02

Ekimen honen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren asmoa da azoka tradizionalen kultura eta produktuak 150 haurren artean ezagutzera ematea. Hala, azoketan zuzenean parte hartuko dute eta eragile bihurtuko dira beren ingurunean.

Hauek dira “Sukaldaritza Sortzen Kidz” hezkuntza-programaren helburu nagusiak: azoka leku dinamiko bilakatzea, duen balioa nabarmentzea belaunaldi berrien artean eta kultura eta produktu gastronomikoak indartzea, gazteenen artean azoka tradizionalen marka berreskuratuz. Ikasleak emozionalki erakartzea da asmoa, tokiko merkataritza eta azoka tradizionala babestuz.

Lurralde bakoitzeko bi ikastolak parte hartuko dute hezkuntza-programa honetan. Ikastola bakoitzeko taldea azokara hurbilduko da eta bertan chef batek erakutsiko die azoka eta hitz egingo die sasoiko produktuez, tradizioez, elikadura osasungarriaz eta kultura gastronomikoaz, eta ondoren showcooking bat egingo du zuzenean azokan bertan.

Merkataritzako Zuzendari Juan Andradesek lankidetza honen garrantzia nabarmendu du eta adierazi du “azoka tradizionaletara eramango ditu haurrak haien interesa pizteko propio garatutako programa baten eskutik”.

Gainera, saio bakoitzean bideoak egingo dira, eta ikastetxeetara bidaliko dira jarduera desberdinak egiteko.

Azoketara bertaratu diren ikasle guztiek bideo bat bidali ahal izango dute, azokan ikasi zuten errezeta bat lantzen erakutsiko duena, eta epaimahai profesional batek hautatuko du Euskadiko leku bakoitzeko onena. Zorioneko haurrek aukera paregabea izango dute Mario Palaciosekin (MasterChef Junior I-eko sariduna) sukaldaritzan aritzeko urriaren 31n Donostiako Bretxa azokan izango den final handi batean, non 150 haur inguru bertaratuko diren.

“Creando Cocina Kidz / Sukaldaritza Sortzen Kidz"-eko epaimahaia hauek osatuko dute: Gorka Irisarri (Danontzat), Aitor Arregi (Elkano), Mikel Fiestras (La Regadera), Manu Jugo (Topa), Paul Arrillaga (Zazpi) eta Mario Palacios (MasterChef Junior I-eko irabazlea).

 

Ekitaldiak 2017ko urrian zehar egingo dira.

Azoka hauek aukeratu dira: Bilboko Erribera merkatua, Donostiako Bretxa azoka eta Gasteizko Azoka plaza.

Hauek dira ikastetxe parte-hartzaileak eta datak:

Urriak 3 – Aitor Ikastola HLHI – Donostia – Bretxa azoka

Urriak 5 – Félix Samaniego HLHI – Tolosa – Bretxa azoka

Urriak 10 – Ruperto Medina HLHI – Portugalete – Erribera merkatua

Urriak 11 – Artatse HLHI – Bilbo – Erribera merkatua

Urriak 17 – Fabián Legorburu HLHI – Laudio – Azoka plaza

Urriak 19 – Abetxuko Ikastola – Gasteiz – Azoka plaza

www.creandococina.com

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikusmer
    2017.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    “Sukaldaritza Sortzen Kidz” ekimenak azoka tradizionalak irekiko dizkie haurrei https://t.co/FL77JEiYA4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)