Berriak Herrizaingoa
Eu

Delituek Sestaon %25eko beherakada izan dute urte batean Ertzaintza eta Udaltzaingoaren koordinazioari esker

2010.eko azaroak 27

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua eta Jose Luis Marcos Merino Sestaoko alkatea izan dira gaur Sestaoko Udaletxean herriko segurtasunaren inguruan egin den koordinazioari buruz hitz egiteko.

Pasaden urtean Ertzaintza eta Udaltzaingoaren artean sortutako sistema operativo poliziala iragarri zen. Gaur egin den bigarren bilera honetan, Ares-ek Sestaon urte batean erregistratu diren delituen beherakada %25ean izan dela azpimarratu nahi izan du: "Pozik gaude Udaletxea eta Ertzaintzaren artean egindako lanarekin. Honi esker delituak murriztu ahal izan dira eta honako hau koordinazio lan on baten ondorioa da".

Ares-ek adierazi duenez, urtarriletik aurrera Sestaoko komisarian 25 polizia-agente gehiago egongo dira eta horrek egungo langileen %10eko gorakada suposatuko du. Agente hauek dagoen eskariari eta Sestaoko komisarian zeuden lan-karga altuei erantzun ahal izango dute.

Horrez gain, urtarrilan baita ere, herritarren segurtasunaren laguntza-brigadak, egun 41 polizia-agente dituena, 141 polizia-agente izango ditu. Honek herrialde ezberdinetako segurtasun-sistema bete behar diren zonalde guztien ohiko segurtasunean distorsioa ez izatea utziko du.

Brigada honek 200 agente izango ditu datorren urtean zehar eta modu honetan, zonalde zehatzetan segurtasun-eskariari erantzun ahal izango dute eta beste zonalde batzuk indartu ahal izango dira.

Guzti honekin funtzionamendu eskema bat eratu da herritarrei segurtasun eta lasaitasun-sentsazioa transmitituko duena. "Hurrengo urtean zehar 8.000 agente izan nahi ditugu segurtasun lanetan", adierazi du Ares-ek: "Sortzen diren promozio berriak komisariak indartzeko zuzenduko dira".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)