Berriak Osasuna
Eu

Bidasoaldeako Anbulantzia Berria martxan, bihar, urriaren 1ean

2017.eko irailak 30

Anbulantzia medikalizatu berri horrekin eta dagoeneko dauden oinarrizko bizi-euskarriko biekin, Osasun Sailak eta Osakidetzak hobetu egingo dute eskualdeko premiazko arreta.

Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia medikalizatu berriak, urtean, 1,4 milioi euroko gastua ekarriko du, eta 15 profesionalen kontratazioa (5 mediku, erizaintzako 5 profesional eta larrialdietako 5 teknikari), eta operatibo egongo da eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

 

Bihartik aurrera, urriaren 1etik aurrera, martxan jarriko da bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia medikalizatu berria Bidasoako eskualdean; Jon Darpón Osasun sailburuaren hitzetan, hobekuntza handia ekarriko dio premiazko arretari eta goi-mailako gaikuntza duten profesionalen eta teknika eta material egokia izateko aukerari, eskualdean premiazko laguntza behar duten osasun-galera larriei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuaren hitzetan, Bidasoaldeako anbulantzia medikalizatu berriarekin eta bizi-euskarrirako dauden beste biekin, errefortzua emango zaio, aldi berean, Osakidetzaren larrialdietako premiazko laguntzari. Euskadi osoan dihardu koordinazioan, eta beste aurrerapauso bat gehiago da Osakidetzak eskaintzen duen eta egunean-egunean zerbitzu eta prestazio berriekin hobetu nahi duen arreta integraleko eta etengabeko premiazko arreta-sistema garatzeko eta finkatzeko.

Osasun Saila Bidasoaldeako larrialdietako laguntza-zerbitzua hobetzeko plangintzaren barruan aztertzen ari den beste funtsezko elementu bat aireko garraioa sartzea da, Osakidetzaren helikopteroaren bidez, pazienteak Bidasoako eskualdeko ospitalera eramateko. Aireko garraioa sartzeko, Osakidetzak, pasa den ekainean, Irungo Udalari partzela bat lagatzeko eskatu zion, egokia baita heliportu gisa erabiltzeko; oraindik ez du Irungo Udalaren erantzunik jaso.

Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia medikalizatu berri  horren bidez, gora egingo du Osakidetzaren Larrialdien urteko gastuak –1.420.000 euro inguru–; 15 profesionalen kontratazioa ekarriko du (5 mediku, erizaintzako 5 profesional eta larrialdietako 5 teknikari), eta operatibo egongo da eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

Anbulantzia berriak Bidasoako Ospitalean izango du oinarria, eta sarean eta koordinatuta egingo du lan, Ospitale barruan, Irun eta Hondarribiako osasun-zentroekin, bai eta udalerri horietan dauden oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziekin ere; gailu horien bidez, zuzeneko estaldura eskainiko zaie 77.000 pertsona ingururi.  Modu berean, hura martxan jartzeak eta Donostialdeako bizi-euskarri aurreratuko anbulantziaren baliabideekin koordinatuta egiteak sustatu egingo du laguntza aurreratua Oarsoaldeako eskualdean.

Era berean, goi-mailako prestakuntza duten langileak izateaz gainera, beharrezko materiala du, osasun-galera larriei erantzuteko:

  • arnasgailu automatikoa
  • desfibriladorea, patologia kardiobaskularraren erabilera aurreraturako materiala eta medikazioa
  • erabilera aurreraturako materiala aire bidez
  • paziente traumatikoa ateratzeko eta immobilizatzeko materiala
  • eta, oro har, oso egoera larrian dagoen pazientea artatzeko materiala.

Azkenik, larrialdietako arretarako baliabide berria Gipuzkoako Osakidetzaren Larrialdietako zentro koordinatzailetik mobilizatuko da; bertara 112 zenbakiaren edo 943.46.11.11 zenbakiaren bidez jo daiteke eta honako alderdi hauetan zentratuko da:

  • Bizi-asistentzia aurreratua nahi den lekuan.
  • Ospitale arteko lekualdatzeak, bizi-euskarri aurreratuko neurriak behar dituztenak.
  • Aurreikus daitezkeen arrisku-egoeretan prebentzioko gailuetan parte hartzea.
  • Laguntza zuzena eta laguntza-baliabideen kudeaketa biktima anitzeko ezbeharretan.

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 30a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau