Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko Jaurlaritzak Veturia saria jaso du Extremadurako Eguna Euskadin ospakizunean

2017-09-30

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Extrmaduraren Eguna Euskadin ospakizunean izan da gaur, Barakaldon. Ekitaldi honetan, extremadurar jatorriko euskaldunek, Extremadurako Elkarteen Euskadiko Federazioaren bidez, Veturia saria eman diote Eusko Jaurlaritzari, eta Zupiria sailburuaren bidez eskertu du.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak extremadurar jatorriko komunitateak euskal gizarteari egiten dion ekarpena eskertu du eta Euskadin egun dugun elkarbizitza nabarmendu du. Ekitaldian Amaia del Campo Barakaldo alkatea izan da, baita Euskadiko beste udalerrietako eta Extremadurako Juntako ordezkariak ere. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailetik Aldumena Otaola Kabinete burua ere izan da.

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2017-09-30

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Veturia saria jaso du Extremadurako Eguna Euskadin ospakizunean ➡ https://t.co/pVGH1V6pww https://t.co/MmcwUHpepm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)