Berriak Osasuna
Eu

Munduko Kontrazepzioaren Eguna 2017

2017.eko irailak 29

Osasun Sailak gazteei gogorarazi die gogoz kontrako haurdunaldiak eta sexu transmisiozko gaixotasunak eragozteko sexu harremanetan metodo eraginkorrak eta seguruak erabiltzeko

 

Joan den ikasturtean, 6.100 ikaslek parte hartu zuten Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadiko eskoletan sexu harremanei lotuta egon daitezkeen arriskuak eragozteko egindako programa berezi batean.

 

Zure bizitza da, zure erantzukizuna” goiburutzat hartuta, Munduko Kontrazepzioaren Eguna ospatzen ari da aste honetan. Hori dela eta, dei egiten zaie gazteenei aurrez erabaki gabeko haurdunaldiak edo sexu transmisioko infekzioak eragoztea haien eskuetan dagoela jabetu daitezen. Kontrazepzioaren erabileraren azken datuek aditzera eman dutenez, preserbatiboa gero eta gutxiago erabili da antisorgailu gisa eta, ondorioz, arriskua handiagoa da sexu transmisioko infekzioak hartzeko, GIB ere tartean.  Europan, Estatuan eta gure ingurunean ere gertatzen den errealitatea da. Adibidez, preserbatiboa gero eta gutxiago erabili da Estatu osoan, % 10, eta 2007ko % 38,9tik 2016ko % 28,4ra pasa da.

Horregatik, sentsibilizazio eta kontzientziazio aste honetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gogorarazi egin dio gizarteari eta, bereziki, gazteriari, gogoz kontrako haurdunaldiak eta sexu transmisioko gaixotasunak eragozteko metodo eraginkorrak eta seguruak erabiltzeko, artean osasun publikoko arazo larria baitira.

Halaber, Osasun Sailean uste dugu prebentzioan eta sexu heziketan indarra jartzen jarraitzea beharrezkoa dela, bai eta Euskadin egiten diren politika espezifikoak babestea ere. Izan ere, Euskadi autonomia erkidego aktiboa da gai honetan, eta prebentzio eta ekintza programak garatzen jarraitzen du. Hain zuzen, Hiesaren eta Sexu Transmisioko beste Infekzio batzuen Prebentzio eta Kontrolerako Plan Estrategikoan kokatuta, hezkuntza arloan, gazteentzako programa berezi bat egiten ari gara, sexu harremanei lotuta izan daitezkeen arrisku guztiak eragozteko (GIB/HIES, sexu transmisioko beste infekzio batzuk, eta gogoz kontrako haurdunaldien prebentzioa).16tik 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta, azken ikasturtean, 84 ikastetetxek eta 6.100 ikaslek parte hartu zuten.

Zientzialarien elkarteek emandako beste aholkuetako bat da gazteek metodo bikoitza jarraitzea, Europako herrialdeetan aplikatzen ari direna eta sexu transmisioko eta aurrez erabaki gabeko haurdunaldiak gutxitzeko emaitza onak ematen ari dena.

Metodo bikoitza da bi kontrazepzio metodo batera erabiltzea: hormona bidezko antisorgailu bat eta traba metodo bat, adibidez, preserbatiboa. Era horretan, hormona bidezko antisorgailuari esker, oinarrizko babesa lortzen dugu gogoz kontrako haurdunaldirik ez izateko eta, aldi berean, preserbatiboa erabiliz, sexu transmisioko gaixotasunen (STGen) kontrako babesa lortzen da sexu harremanaren momentuan.

Laburbilduz, arrisku egoerak eragozteko modu bat da, antisorgailuak haien aurretik jarriz; aldi berean, gazteen baitan jartzen da haien kontrazepzioaren erantzukizuna.

Bukatzeko, Osasun Sailak deialdi bat egiten du gizartea sexu harremanetan arriskuak eragoztearen alde jabetu dadin, eta denok horretan inplikatu eta lagun dezagun. Kasu honetan, oinarrizkoa da, gainera, hedabideen laguntza prebentzio mezuak zabaltzeko orduan.  

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 29a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2017.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    Los jóvenes deben usar métodos eficaces y seguros en relaciones sexuales para prevenir embarazos no deseados y ETS https://t.co/9GdhpML9AM