Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Oloroe-Donamaria hiribilduko domina jaso du

2017-09-30

Iñigo Urkullu lehendakariak Oloroe-Donamaria hiribilduko domina jaso du gaur arratsaldean, eta Nafarroako presidente Uxue Barkosi ere eman zaio sari hori. Lehendakariak hiri frantsesaren aldetik jasotako aitorpena eskertu nahi izan du, eta “garai zailetan harrera egiteko eta batzeko” lekua dela gogoratu du.

Ekitaldia, izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur Frantziako Gurseko kontzentrazio-esparrura egindako bisitaren egin da. Leku horretan milaka pertsona sartu zituzten Gerra Zibilaren ondoren, eta gaur gogoratu eta aitortu nahi izan dira, haien ahaideekin batera.

Herri horretako udaletxean izan den domina-banaketan izan dira, baita ere, M. Hervé Lucbereilh alkatea eta Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteko presidente Raymond Villalva.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Uxue Barkos