Berriak Herrizaingoa
Eu

Aste Santutik aurrera A8-ko errail itzulgarriak jarriko dira erabilgarri Ugaldebieta eta Castro Urdiales artean

2010.eko azaroak 29

Neurri honekin udako asteburuetan zehar gertatu ohi diren auto-ilarak saihestu nahi dira, aldi berean erregaiaren 2 milioi euro eta 150.000 ordu inguru aurreztea lortuz

Rodolfo Ares Barne kontseilariak errail itzulgarrien plana aurkeztu du, Barne departamentuak diseinatu duena, Ugaldebieta eta Castro Urdiales arteko tartean erregistratzen den auto-ilaren kopurua murrizteko, bereziki udako asteburuetan. Horrela, Ugaldebieta eta Castro arteko A8-ko 23 kilometrotan balizekin eta konoekin hornituriko beharrezko guneak ezarriko dira, ibilgailuak errail horietan segurtasunez ibili daitezen. Ares jaunak azpimarratu duenez, neurri horrekin A8-ko trafikoa “seguruagoa eta azkarragoa” izatea bilatzen da. Errail horiek datorren Aste Santutik aurrera jarriko dira erabilgarri; Barne departamentuak 190.000 €-rekin kontatzen du errepideko erdibitzailearen hedapenerako eta 230.000 €-rekin balizen eta konoen ezarpen jardueretarako.

Lan ugariren eta 17 azterketen ondoren, Eusko Jaurlaritzak Kantabriako Gobernua konbentzitu du Ugaldebieta eta Castro Urdiales artean “errail itzulgarriak” indarrean jartzeko beharraz, asteburu bakoitzean, bereziki udan, A-8 autopistaren tarte honetan erregistratu ohi diren auto-ilarak saihestea lortzeko. Rodolfo Ares Barne ministroak adierazi duenez, erabaki honek Barne kontseilaria izendatua izatean zirkulazio arazo larri hauek konpontzeko asmoz hitzartu zuen konpromisoari erantzuten dio. Horrela, datorren Aste Santutik aurrera hasiko dira funtzionatzen “errail itzulgarri” hauek 23 kilometroko tarte batean, helburua trafiko “seguruagoa eta arinagoa” lortzea izanik. Gainera, neurri honekin “A-8-ko erabiltzaileek denbora eta dirua” aurreztu ahal izango dira, aldi berean “ingurumenaren arloan onura garrantzitsuak” eskaintzea ahalbidetuz. Horrela, Barne departamentuak kalkulatzen du zehazki “152.840 ordu baino gehiago eta 384.200 litro erregai aurreztu ahal izango direla, eta horrek urteko bi milioi aurreztea suposatuko du, zenbateko handia alegia".

Rodolfo Ares Barne kontseilariak eta Amparo López Trafiko zuzendariak gaur goizean azaldu dituzte, prentsaurreko batean, Txurdinagako Euskadiko Kontrol Zentroan (Bilbo) , 430.000 euroko inbertsio ekonomiko garrantzitsua eskatuko duen proiektuaren xehetasunak. 190.000 € errepideko erdibitzailea hedatzeko eta 230.000 € balizen eta konoen ezarpen jardueretarako. Horiekin batera aurkitzen ziren agerraldi honetan Itziar Garamendi Obra Publikoetako Bizkaiko foru diputatua eta Iñaki Eguiara Trafiko Zuzendaritzako teknikaria.

Barne departamentuak egutegi bat banatu du (ikusi dokumentu atxikia) errail itzulgarri hauek indarrean noiz jarriko diren adierazteko; datorren Aste Santuko irteera-operazioan jarriko dira indarrean, 2011ko apirilean, eta asteburu guztietan aplikatuko dira, ekainetik irailera, urriaren 1ean eta urriko, azaroko zein abenduko zubietan ere bai.

Amparo López Trafiko zuzendariak azaldu du otsailean edo martxoan Eusko Jaurlaritzak Ugaldebietako gunean errepideko erdibitzailea beste errailerantz segurtasunez pasatzeko beharrezko obrak amaituko dituela eta iragarri du "ideia dela Aste Santuaren aurretik entsegu bat egitea". Gainera, informazio kanpaina garatuko da gidariek errail itzulgarri hau nola erabili azaltzeko; bestalde, errepidean mezu aldagarriko panelak eta konoak ere instalatuko dira.

Lopezek gogorarazi du errail itzulgarriak motoentzat eta turismoentzat soilik ezarriko direla, abiadura orduko 60 eta 80 kilometro artekoa izanik eta Ugaldebietan sartu ezkero Castro Urdiales arte irtetea ezinezkoa izango dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)