Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Corazón Sin Fronteras elkarteak Beatriz Artolazabali “Euskadi en el Corazón” saria eman dio

2017-09-28

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur gauean, “Euskadi en el Corazón” saria jaso du; saria “Corazones Sin Fronteras” elkarteak eman dio. Halaber, ekimen kardiobaskularrak egiten dituzten Arabako pertsona eta erakunde batzuen lana ere aintzatetsi dute.  Artolazabalek eskerrak eman du sariagatik eta esan du, bere iritziz, “bertan dauden pertsona eta erakunde guztiek merezi dutela, konpromiso handia baitute, gaitz kardiakoen aurrean, ohitura osasuntsu batzuk sustatzearekin”. Erakundeko presidenteak zera nabarmendu du: “Beatriz Artolazabalek beti ditu bere laneko ateak zabalik, dagoen lekuan dagoela, gureak bezalako ekimenetarako".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite San Emeterio