Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak opor fiskalen gaineko isuna alde guztiekin negoziatuko du "arazoari amaiera emateko konponbidea adosteko"

2010.eko azaroak 29

Bilboko Merkataritza Ganberaren Urteroko Elkarraldia izan da gaur Guggenheim museoan

Euskadin, etorkizunean izango diren aldaketarik garrantsitzuenak globaltasunak dituen arazo eta aukerak, hiritarren zahartzeak dakartzan erronkak eta azkenik, zientzia eta teknologien iraultza berriak direla adierazi du Lehendakariak.

Patxi Lopez Lehendakariak Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren esku utzi du opor fiskalen gaineko isuna "alde guztiekin" negoziatzea eta "arazoari amaiera emateko konponbidea adostea". 90eko hamarkadan euskal enpresei emandako zerga pizgarriengatik isuna ezartzea proposatu berri du Bruselak.

Bilboko Merkatal Ganberaren IV. Topaketan izan da Lehendakaria Bilboko Guggenheim Museoan, eta lasaitasun mezua helarazi du. "Bruselaren urratsak prozedura judizialak agortzen ez baditu ere, ezin daiteke dena zaila den erabaki onuragarri baten menpe utzi", nabarmendu du Lehendakariak.

Lehendakariak euskal ekonomiak izan duen igoera geldoa azpimarratu du azken hiruhileko datuak azken bi urteetan eman diren onenak izan baitira.

Hitzaldian, Lehendakariak aipatu ditu etorkizunean Euskadin izango diren aldaketarik garrantsitzuenak: globaltasunak dituen arazo eta aukerak, hiritarren zahartzeak dakartzan erronkak eta azkenik, zientzia eta teknologien iraultza berriak. "Ziur naiz, Euskadin, lana egin behar bada ere, gai garela aurrera egiteko", gaineratu du.

Era berean, instituzioek, hiritarrek eta enpresek dituzten helburu garrantsitzu bat lehiakortasun handiagoa lortzea dela esan du Lehendakariak. Horrek garapen ekonomiko lehiakor bat ekarriko duela uste du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)