Eu

Eusko Jaurlaritzak, 2018an, berriz ekingo die ITZARRI EPSV-ren ekarpenei, 17 milioi eurorekin, eta soldata %1,5 igoko die langile publikoei

2017.eko irailak 29
  • Hala jakinarazi die sindikatuei funtzio publikoko Mahai Orokorrean; bertan, gainera, Eusko Jaurlaritza 2012ko azken aparteko paga ordaintzeko lege-proiektua prestatzen ari dela iragarri du
  • Gainera, sindikatuei jakinarazi die “2020 Enplegu Plana”k igo egingo duela Gobernuak legegintzaldi honetan deituko duen enplegu publikoko plaza-kopurua, eta 13.500 izango direla
  • Andrés Zearreta Funtzio Publikoko Sailburuordeak adierazi du Espainiako Gobernuak euskal langile publikoen soldata-igoera Estatuko BPGd-ra erreferentziatzeko proposamenaren aurka dagoela

 

Gaur, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan, “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorra”ren bilera izan da. Bertan, zentral sindikalak daude, Euskal Administrazio Publikoarentzat lanean ari diren 70.000 pertsona ordezkatzen: Administrazio Orokorra (Lakua), Hezkuntza, Osakidetza, Segurtasuna, Justizia Administrazioa etab.

Lehenengo eta behin, Andrés Zearreta Funtzio Publikoko Sailburuordeak sindikatuei jakinarazi die Eusko Jaurlaritzak, 2018an, ITZARRI-EPSV borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeari ekarpenak egiteari berriz ekiteko duen asmoa. Orain, Gobernuak negoziazio sindikalera eramango duen proposamena da langileen soldataren %0,5eko ekarpena egitea urtarrilaren 1etik aurrera. Neurri honek, gutxi gora behera, 17 milioi euroko inbertsioa dakar. Aurrerantzean, Gobernuak proposatu du elkarrizketa irekitzea zentral sindikalekin, Espainiako oinarrizko araudiaren ondorioz, 2012tik, debekatuta dauden ekarpen horiei berriz ekiteko xehetasunak ezartze aldera.

%1,5eko SOLDATA IGOERA 2018an

Batzarrean, halaber, Andrés Zearretak iragarri die sindikatuei, 2018an, soldata %1,5 igotzeko proposamena. Gainera, langile publikoen soldata-igoera Estatuko BPGd-ra erreferentziatzeko Espainiako Gobernuak egin duen proposamenaren aurka dagoela adierazi du. Hori horrela, Funtzio Publikoko Sailburuordeak zera salatu du: “Espainiako, Gobernuak inolako justifikaziorik gabe, behartu nahi gaitu gure langile publikoen soldata-igoera Estatuko indize makroekonomikora lotzera, kontuan hartuta aldakorra dela eta ez duela zertan adierazi euskal ekonomiaren benetako bilakaera”. 

APARTEKO ORDAINSARIA

Andrés Zearretak iragarri du, gainera, Eusko Jaurlaritza, dagoeneko, prestatzen ari dela ordaintzeke dagoen 2012ko azken aparteko pagaren ordainketa 2017 honetara aurreratzeko lege-proiektua. Neurri horrek 42 milioi euroko aurrekontu-inpaktua izango du, eta horrela, behin betiko itxiko du Espainiako Gobernuak, duela bi legegintzaldi, eragin zuen gatazka. Datorren urtetik aurrera, aparteko ordainsarien funtzionamendua ohikoa izango da, eta berriz ere ordainduko dira ekainean eta abenduan. 

LAN ESKAINTZA PUBLIKOAK 2020

Azkenik, Funtzio Publikoko Sailburuordeak sindikatuei jakinarazi die Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den “2020 Enplegu Plan Estrategikoa”k igo egingo duela oposizioetara deituko duen enplegu publikoen plaza-kopurua, eta 13.500 izango direla. Horrela, datozen 3 urteotan, Eusko Jaurlaritzak lan eskaintza publikoak deituko ditu, enplegua finkatzeko eta egonkortzeko herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu publiko guztietan. Andrés Zearretak zentral sindikalei proposatu die, aurrerantzean, negoziazio prozesua irekitzea sektore publiko bakoitzean, xehetasunez zehazteko legegintzaldi honetan eskainiko den plaza-kopurua eta -mota. Proposatu du mahai sektorialetan negoziazioa honako eskaintza-oinarri honetatik abiatzea: 

  • 1.500 plaza Euskadiko Administrazio Orokorrean (Lakua)
  • 5.000 plaza Osakidetzan
  • 5.000 plaza Hezkuntzan
  • 1.600 plaza Segurtasunean
  • 400 plaza Justizia Administrazioan

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak