Eu

Asier Serrano, Fernando Aramburu eta Arantxa Urretabizkaia dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako lehen irabazleak

2017.eko irailak 29

Eusko Jaurlaritzak aurtengo Euskadi Literatura sarietako lehen hiru irabazleak eman ditu aditzera gaur, Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian egindako prentsaurreko batean. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak ezagutzera eman dituzte irabazleak Euskarazko Literatura, Gaztelaniazko Literatura eta Euskazko Saiakera modalitateetan.

  • Euskarazko Literatura: Asier Serrano, Linbotarrak.
  • Gaztelaniazko Literatura: Fernando Aramburu, Patria.
  • Euskarazko Saiakera: Arantxa Urretabizkaia, Bidean ikasia.

Gaurko prentsaurrekoan Asier Serrano eta Arantxa Urretabizkaia izan dira, eta beren esker ona agertu dute sari hauengatik. Zupiria sailburuak Euskadi Literatura Sarien helburuez hitz egin du: “Gure sortzaileek egiten duten lan ona aitortzeaz gain, sari hauek lan hori ikusgai egiten laguntzen dute. Sari hauek jaso dituztenen zerrendak argi erakusten du gure sortzaileen talentua, baina gure kulturak, aitortzaz gain, agerikotasuna ere behar du, kulturak ikusgaitasun politikak ere behar ditu”.

Sailburuak hiru epaimahaiek hartutako erabakien berri eman du, eta emandako arrazoietako batzuk ere irakurri ditu. Gainontzeko lau irabazleak bi aste barru emango dira aditzera: Gaztelaniazko Saiakera, Euskarazko Literatura Itzulpena, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa. Sariak azaroaren 13an banatuko dira, Bilboko Azkuna Zentroan izango den gala batean.

Irabazleen inguruko informazioa eta epaimahaiek azaldutako merituak ondoko dokumentuan kontsulta daitezke.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arlekinvitoria
    2017.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Asier Serrano, Fernando Aramburu y Arantxa Urretabizkaia, primeros Premios Euskadi de Literatura de este año https://t.co/010Fr69x4C

Ekitaldiko kargudunak