Eu

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen duten ehun gazte inguru Asiatik, Afrikatik eta Amerikatik bueltatu dira, lanean hiru hilabete eman ondoren

2017.eko irailak 29
  • Urriko asteburu batean, 18 GGKErekin batera, egindako lanak ebaluatuko dituzte
  • 25 urteko euskal lankidetza nazioarteko garapenerako

Vitoria-Gasteiz, 29/09/2017

Hiru hilabetez ahultasun-egoeran dauden herri eta gizarteen garapenerako lankidetzarako lanak egiten jardun ondoren, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako ehun gazte parte-hartzaile inguru Euskadira itzuli dira. Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak, urrian, udan boluntariotzako euskal taldeek haurrei, irakaskuntzari, adinekoei eta indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza emateko eginiko lanak ebaluatu eta prestatzeko jardunaldietan parte hartuko dute.

 

Aste honetan, jatorrizko udalerrietara bueltatu dira 66 parte-hartzaile. Honako herri hauetatik etorri dira: Kenia, Guatemala, Mexiko, Santo Domingo (Dominikar Errepublika), Piura eta Lima (Peru), Manta (Ecuador) eta Senegal. Beste 8 Cochabambatik (Bolivia) eta Pereiratik (Kolonbia) , eta gaur, ostiralean, beste 12 gazte gehiago, Mexikotik, Filipinasetik eta Guatemalatik. Igandean, beste 13 neska-mutil iritsiko dira; lankidetzan jardun dute Kolonbian, Bolivian, Indian eta Hondurasen, eta astelehenean beste hamar iritsiko dira Perutik.

 

Ehun pertsona inguru horiek Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren  2017ko edizioan parte hartu dute; programak 25 urte bete ditu, eta helburu du Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetan garapenerako lankidetzan jarduteko ekintzetan sentsibilizatzea eta euskal gazteetan herrien eta gizarteen arteko elkartasunaren kultura sustatzea. 

 

Urriaren 28an eta 29an, taldeak, asteburu osoan zehar, Arabako Barriako aterpetxean parte hartuko du eginiko lanen ebaluazioan, 18 GGKE sustatzaileekin batera; bertan, ideiak eta ekarpenak egingo dira, etorkizuneko edizioetarako.

 

Mexikora joan diren 8 pertsona gazteen taldeak hurbiletik bizi izan ditu irailean gertatu diren lurrikaren eraginak, baina, zorionez, ez dute berengan ondoriorik izan, baina oso arduratuta egon dira inguruan gertatzen zebilenagatik. Lehenengo unetik, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritza beraiekin eta beren familiekin harremanetan egon da.                      

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iozamizu
    2017.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    El centenar de participantes en el programa Juventud Vasca Cooperante regresa a Euskadi tras tres meses de traba... https://t.co/sJ2BwKo0Cd

Ekitaldiko kargudunak