Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Giza eskubideak eta kirola (prentsaurrekoa)

2010.eko azaroak 29

‘Giza Eskubideak eta Kirola’ da oraingo honetan hautatu den leloa eta futboleko eta saskibaloiko taldeek doanik eskaini dute bere burua eskubide horien hedapenean nor bere laguntza emateko

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak urtero Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna (abenduak 10) ospatzen du, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren onarpenaren urteurrena, alegia. Hori dela eta, urtero Gobernuak kanpaina bat egiten du Giza Eskubideak EAEko herritar guztien artean ezagutarazi eta hedatzeko helburuz .

Kanpainan adierazi dugun bezala “Mundu hobea lortu dezakegu baldin eta denok, gure berezitasunak errespetatuz, talde berean badihardugu. Kirolak batzen gaitu.” Alabaina, beste hainbat gauza gehiagok ere batzen gaitu. Eusko Jaurlaritzak garrantzia eman nahi die gizarte bezala batzen gaituen gauza guzti haiei.    Gure lengoaia bizikidetzarena da eta askeago bizitzen laguntzen diguten balio demokratikoak defendatu nahi ditugu. Balio demokratiko horiek, hain zuzen ere, laguntzen digute gainera gero eta gehiago kultura arteko mundua den batean solidarioagoak izatera, izan ere, mundu horretan bereizgarritasuna ere aintzakotzat hartzeko moduko balioa izan behar da.
Kanpainaren aurkezpenean Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak honako hau esan du: “Gaur egun kirolaren inguruan milioika pertsona eta euro mugitzen dira.Kirola eta Giza Eskubideak batzean lortu nahi genuena zen giza kapital hori guztia mundu bidezkoagoaren alde jartzea. Nahi genuena zen Kirol olinpiko berri bat balitz bezala, Giza Eskubideen taldea planeta osotik zabaltzea.

AZPIMARRATU BEHARREKO EKINTZAK

- Kluben eta jokalarien atxikimendua ‘Giza Eskubideak eta Kirola’ kanpainari futboleko eta saskibaloiko partidu batzutan hasi baino lehentxeago.

- Kanpaina irratian hedatzea. Fernando San Emeteriok esku hartu du iragarki laburren grabaketan.

- Ospatzeko kamisetak honako toki hauetan banatuko dira:

Mendizorrotzako futbol zelaia, Gasteizen, Deportivo Alavés – Lemona partida jokatzerakoan (abenduaren lehenengo asteburua).

San Mameseko futbol zelaia, Bilbon, Athletic Club - Espanyol partida jokatzerakoan (abenduaren bigarren asteburua).

Bilbao Arena, Bilbon, Bizkaia Bilbao Basket - Caja Laboral Baskonia partida jokatzerakoan (bigarren asteburua).

Donostia Arena 2016, Donostian, Lagun Aro GBC - Gran Canaria 2014 partida jokatzerakoan (bigarren asteburua).

Anoetako estadioa, Donostian, Real Sociedad - Valencia (abenduaren hirugarren asteburua) partida jokatzerakoan.

- Idatzizko prentsan hedatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)