
0
Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak euskal zinearen momentu goxoa aitortu du Zineuskadik antolatutako ekitaldi batean
65. Zinemaldian euskal proiektu eta pelikula ugari izango direnez, Zineuskadik eta Europa Creativa MEDIA Desk Euskadik euskal ikus-entzunezkoen sektorera bideratutako koktela antolatu du. Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritza Kultura Sailburuordeak gure zinemagileek egiten duten lana aitortu nahi izan zuen eta euskal zineak bizi duen momentu goxoa nabarmendu zuen. Bertaratuen artean industriako profesionalak eta ikus-entzunezkoen mundua bultzatzen duten erakundeak izan ziren.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan