Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Altuna y Uriak eta Tecsak Gasteizko unibertsitate campusera eramango dute tranbia

2017-09-27
  • ETSk bi enpresa horiei esleitu die tranbiaren trazatuaren luzapena, 8,5 milioi euroren truke
  • Egungo trazatuak 1,4 kilometro irabaziko ditu

Altuna y Uriak eta Tecsak osatzen duten Aldi Baterako Enpresa Elkartea (ABEE) izango da tranbia Gasteizko unibertsitateko campusera eramango duena. Euskal Trenbide Sarea trenbide kudeatzaileko kontratazio mahaiak gaur goizean esleitu dizkie tranbia luzatzeko lanak bi konpainia horiei, 8,5 milioi eurorengatik, 20 hilabeteko egikaritze epearekin.

Gasteizko tranbia hegoaldetik unibertsitaterantz luzatzeko lanak datorren azaroan hasiko dira, eta horien ondorioz, tranbiaren trazatuak 1,4 kilometro gehiago izango ditu, gaur egungo 8 kilometroei gehituz. Trazatua diseinatzeko orduan, Floridako geralekuan abiatuta etorkizunean linea Salburuarantz luzatzeko aukerak izan dira kontuan. Izan ere, jarduketa horretan, Salburuako norabidea izango duen maniobratarako mahuka-trenbidea ere jasoko da.

Lanen aurrekontuaren bi heren Eusko Jaurlaritzak finantzatuko ditu, eta gainerako herena erdi bana ordainduko dute Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak.

Luzapenaren abiapuntua, gaur egun Angulemako geltokian dagoen ustiapeneko linearen amaierako sarearekin bat egiteak markatzen du. Bertatik, egungo galtzadari jarraituz, Florida kaletik luzatuko da, ezkerrerantz egingo den biraketa leunaren bitartez. Ondoren eskuinerantz hartuko du eta Adifen trenbide ezponda gurutzatuko du, horretarako zabaldu behar izango den Las Trianas zubitik. Hortik Castro Urdiales kaletik jarraituko du, eta ondoren Nieves Cano kaletik, Martínez de Aragón kalean amaituko da.

Tranbiak 7,7 milioi erabiltzaile izan zituen iaz, eta bidaiari kopuruak etengabe egin du gora martxan jarri zenetik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko