Eu

Euskal enpresa sareak gaitasuna du mugak gainditu eta munduan tokia hartzeko

2017.eko irailak 28

Arantxa Tapia sailburuak Fagor Arrasatek Alemanian ireki duen fabrika berriaren inaugurazioan parte hartu du gaur eta bere hitzaldian azpimarratu du egoitza hau “ondo eginiko lanaren” emaitza dela.” Fomakuntza oneko pertsonek, pertsona langileek eta hitzekoek” posible egiten dute lan on hori, eta bide batez Euskadik bere mugetatik kanpo izan dezakeen aurkezpen gutunik onenak dira.

Fagor Arrasatek instalazio hauek martxan jarri ditu bere bezero garrantzitsuenei gertutik balio erantsiko zerbitzua eman ahal izateko. Mundu mailako firma onenekin aritzeko eta merkatu bide berriak zabaltzeko beharrari erantzuten dio honela.

Tapiak egin duen hitzaldian, Basque Country marka kontzeptu askori lotuta agertu ohi dela azpimarratu du, hizkuntza, kultura edo paisaia esaterako, baina baita industriaren alorrari ere “Azken urteotan Basque Industry 4.0 estrategiaren testuinguruan Aurrera egiten ari den industria, zerbitzu eta produktu berrietan teknologia aurreratuak erabiliz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak