Eu

Adidas-Oechsler bisitan, Tapiak merkatuaren beharretara modu malgu eta arinean egokitzen den produkzio eredua azpimarratu du

2017.eko irailak 28

Arantxa Tapia sailburua buru duen euskal ordezkaritza Oechsler AG enpresan egon da gaur. Produkzio automatizatuaren garapenean lan egiten duen zentro espezializatua da, eta Alemaniako firma garrantzitsuenentzat egiten du lan, Bosch, Adidas edo ZF.

Tapia sailburuak adierazi du, azken bezeroaren zerbitzura bideratutako produkzio sistema osoa diseinatzeak zer esan nahi duen ikusteko adibide garbia dela hau. Kate oso bat, non diseinua, lehengaien erabilera, produkzioaren eraginkortasuna eta esklusibitatea geroz eta garrantzitsuagoak diren.

“Gaur kirol oinetakoak ditugu mintzagai, baina produkzio eredu hau baliagarria da osasunaren eremuan, elikagaien alorrean edo industriaren esparruko herraminta  eta irtenbideetarako edo baita ere sektore eolikorako”, esan du sailburuak. “Enpresek ez dute nahi dutena saltzen, baizik eta bezeroek (azken kontsumidore edo enpresek) eskatzen dietena”.

Ikerketa eta Garapenean inbertsioak egiteko beharra agerian geratzen da, material berriak, produktu eta zerbitzu berriak aurkitu ahal izateko, eta merkatuaren beharrei modu malgu eta arinean erantzuten jakiteko.

Oechslerek diseinatu du hainbesteko ikusmina sortu duen ADIDASen azken fabrika, Speed Factory produkzio planta. 2017an kirol oinetakoen iraultza ekarriko duen fabrika. Oechsleek bere bezeroen beharrei, modu espezializatu eta esklusiboan erantzuna emateko sistemak egiten ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak