Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren digitalizazioaren alde eginiko apustua berretsi du Munichen

2017.eko irailak 27
  • Tapiak Euskadiko digitalizazioa arintzeko konpromisoa berretsi du, baina bereziki industriarena eta enpresa txiki eta ertainena
  • Sailburuak gaitasun eta formakuntza berriak zabaltzeko beharra ikusten du, etorkizuneko erronka honen lidergoa hartuko duten profesionalak izateko.

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, bidaia instituzional bati ekin dio gaur eguerdian Alemaniara, Bavierako Digitalizazio Zentro bat (Zentrum Digitalsierung Bayern www.zentrum-digitalisierung.bayern) bisitatzeko eta Ilse Aigner-ekin, Ekonomia, Baliabide, Energia eta Teknologiako ministroarekin, biltzeko.

2015ean Euskadiko eta Bavierako Gobernuek hasitako lankidetzari eta geroko topaketetan bien ordezkariek eta dagozkien arduradunek izandako bilkurei esker, lan jardunaldi hau egin ahal izan da, jorratzeko gai nagusitzat hartuta digitalizazioa eta zibersegurtasuna.

Bavierako Digitalizazio Zentroa (ZD.B) ikerkuntza eta enpresa sorkuntzako lankidetza plataforma bat da, eta industria, zientzia, elkarte eta erakunde publikoak elkarrekin lan egitea sustatzen du.

ETEak digitalizatu

ZD.B zentroaren helburua da digitalizazioko arloetan Bavieraren ikerkuntza gaitasuna sendotzea eta bilakaera digitalaren erritmoa handitzea.

Hain zuzen, Arantxa Tapia sailburua alderdi horri erreparatu dio, ikusita badagoela aukera bat enpresa txiki eta ertainetan hobekuntza digitaleko prozesuak ezartzeko ereduak ZD.Brekin, Europako erreferentzia zentroarekin, partekatzeko.

“Ez dago dudarik Euskadiren erronka ARLO askotako gure digitalizazio mailak handitzea dela, batez ere etorkizuneko industriaren eraldaketan atzera geratzeko arriskua duten ETEetan”.

Euskadiko RIS 3-n bezalako espezializazio arloak

ZD.Bk ondorengo adarretako zentro espezializatu gisa aurkezten du bere burua: Konektatutako Mugikortasuna; Ekoizpen Digitala; Medikuntza eta Osasun Digitala; energia, hezkuntza, ikerkuntza eta kulturaren eta, orain, inoiz baino gehiago, zibersegurtasunaren arloko digitalizazioa.

Euskal ordezkaritzak, adierazitako arlo guztiak balioztatu ditu, horiek guztiak hurbil baitaude Euskadiko Espezializazio Adimentsuko arloetatik (Manufaktura Aurreratua, Energia, eta Osasuna).

Bavierako enpresak oso digitalizatuta daudenez ZD.Bk zibersegurtasunari ematen dion garrantzia ikusita, erabaki dute aztertu egingo dutela Euskadiko ZiberSegurtasun Zentro berriarekin etorkizunean lankidetzan aritzeko aukera.

ZD.Bk bere CERTa dauka, eta Euskadiko ZiberSegurtasun Zentroa ere dagoeneko lanean da homologazio hori eskuratzeko, aurreikusiz hura 2018ko otsailean jasoko duela; hartara, zentro espezializatu gisa aitortua izango da ofizialki nazioartean.

2018ko martxoan Ilse Aigner-ek Euskadira egingo duen bisita

ZD.Bra egindako bisitan, Euskadiko ordezkaritzak bidelagun izan du Ilse Aigner Bavierako Ekonomia, Baliabide, Energia eta Teknologiako ministroa, eta sailburuak ordu erdi inguruko bilkura pribatu bat ere izan du harekin.

Tapia sailburuak bisitan hizpidea jarritako gaietan elkarrekin lan egiteko aukera proposatu du eta, bilkura honetan, berretsi egin dute Aigner ministroak Euskadira bisita egingo duela 2018ko udaberrian, Euskadiko enpresen eta teknologia guneen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maria Sarricolea, Ilse Aigner Bavierako Ekonomia ministroa