Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Eusko Jaurlaritzak bere hizkuntza politikaren lan-ildo nagusiak azaldu ditu Korsikan

2017-09-26

Eusko Jaurlaritzak parte hartu du egunotan Korsikako Bastia hirian antolatu diren Linguimondi hizkuntza politikaren inguruko jardunaldietan. Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendariak bertaratutakoei azaldu die Kultura eta Hizkuntza Politikako sailetik jorratzen diren lan-ildo nagusiak, batez ere euskara esparru pribatuan sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzarekin batera, Katalunia, Bretania eta Korsikako ordezkariak izan dira jardunaldi hauetan. Liguimondi 2011an jaio zen, Europako Hizkuntzen Eguna ospatzeko eta eleaniztasunaren aldeko apustua nabarmentzeko.

Estibaliz Alkorta zuzendariaren hitzaldiaren izenburua zera izan: ‘Eusko Jaurlaritzaren euskara sustatzeko hizkuntza politika esparru pribatuan’. “Eusko Jaurlaritzak bere hastapenetatik ikusi zuen erakunde publiko eta euskalgintzaren arloko entitate pribatuen arteko elkarlanak zuen garrantzia. Eusko Jaurlaritzak zein Legebiltzarrak bultzatutako euskararen erabilera normalizatzeko plan guztietan, gobernu programetan eta agenda estrategikoetan helburu horretara bideratutako lan-ildoak agertzen dira. Euskal Jaurlaritzak diru-laguntza eta kontu-sailak bideratzen ditu eragile eta entitate ezberdinek euskararen sustapenaren aldeko proiektu eraginkorrak gara ditzaten”, adierazi du hitzaldian. 

2 iruzkin
  • @Open_Govern
    2017-09-26

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak bere hizkuntza politikaren lan-ildo nagusiak azaldu ditu Korsikan https://t.co/NrnvZRCIcT https://t.co/ZZY7Grmq9E

  • @Open_Govern
    2017-09-26

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco explica en Córcega las líneas maestras de su política lingüística https://t.co/A7N1UIyZgD https://t.co/iIK2E0RK6H

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)