Eu

Enologiako prestakuntza Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearen apustu gisa

2017.eko irailak 26

Turismoko zuzendari Maider Etxeberriak, Katedrala Fundazioko kudeatzaile Jon Lasa, Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidente María Asun Sáenz de Samaniego, Vidal Fundazioko zuzendari Josune Albizu, Nekazaritzako foru-diputatu Eduardo Aginagako eta Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko diputatu Cristina González Calvarrekin batera, Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearen prestakuntza eta berrikuntza enoturistikoko proposamen berrien aurkezpenean hartu du parte.

 

“Badakigu sektoreak etengabeko premia duela berritzeko, egoera berrira egokitzeko eta parametro desberdinetatik ohituta gauzkan kalitatea eskaintzeko”, esan du Maider Etxebarriak bere aurkezpenean.

 

Euskadi turismo-arloan bikaintasuneko ardatz enogastronomikoaren aldeko apustu irmoa egin duen lurraldea da. Enologia eta gastronomia aukera bat dira turismoa dinamizatzeko eta dibertsifikatzeko eta tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko. Askotariko sektore profesionalak hartzen ditu tartean eta turismoa desestazionalizatzeko abantaila eskaintzen du. Horregatik, gehitu du Etxebarriak, “produktuak sortzen eta merkaturatzen hobeak izateko testuingurua eta baliabideak eskaini behar ditugu eta, horretarako, profesionalik hoberenak behar ditugu, ekonomia berrirako trebetasun egokiak dituztenak”.

 

“Gastronomia eta ardoak” da aisialdian gaua Euskadin igarotzen duten turistek gehien eskatzen duten bigarren motibazioa. Gastronomia eta ardoak produktuaren kuota 8 puntu igo da Euskadiko eskari turistikoan 2010etik, eta % 21,4ra iritsi da. Turismoko zuzendariaren hitzetan, datu horiek “enologiaren aldeko apustua bermatzen dute erakargarri turistiko gisa, eta horretarako funtsezkoa da profesional hoberenak izatea, ekimen horiei esker gero eta hobeak izango direnak”.

 

Proiektu horren bidez, turismo enologikoaren produkzioaren, banaketaren eta komunikazioaren aldetik lehiakortasun handiagoa ekarriko duten zenbait prestakuntza-jarduera sortuko dira. Horretaz gain, bidaiak egingo dira ideia berriak biltzeko eta erreferente izateko aurrera egiteko. Ekimen horri buruzko informazio guztia Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearen web-orrian kontsulta daiteke.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak