Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Deustuko Unibertsitateko 2017-2018 ikasturtea ireki du

2017.eko irailak 27

Iñigo Urkullu lehendakariak, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarterekin batera, Deustuko Unibertsitateko 2017-2018 ikasturtea ireki du. Bilboko Unibertsitateko auditorioan izan den ekitaldi ospetsu honetan, lehendakariak unibertsitate-sistemari planteatzen zaizkion erronkak aletu ditu “pertsona guztien esku” dagoen kalitateko sistema bat finkatu ondoren, hots, bikaintasuna eta prestakuntza herrialdearen premietara etengabe egokitzea, arreta berezia eskainita gazteak laneratzea errazteari.

Helburu horrekin hain zuzen, jakinarazi du Gobernu Kontseiluak aste honetan bertan helarazi duela unibertsitate-plan berri bat diseinatzeko egutegia. Azaldu duenez, plan horrek etorkizuneko funtsezko ardatz gisa planteatzen ditu kalitateko irakaskuntza unibertsitate-ikasketa berritzaile baten barruan, bikaintasuneko ikerketa, euskara, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna eta enplegagarritasuna eta nazioartekotzea.

Funtsezko ardatz gisa aipatu ditu, baita ere, unibertsitate/enpresa harremanak “Euskadiren gizarte-eraldaketako palanka moduan”. Ildo horretan, giza kapital kalifikatua sortzeko eta unibertsitate-sistemaren eta enpresa-esparruaren artean ezagutza transferitzeko euskal unibertsitateekin sinatutako akordio berria gogoratu du.

Gaurko saioa joan den ikasturteari dagokion memoria irakurrita hasi da. Gero Teologia Fakultateko irakasle katedradun Vicente Vide Rodríguezen hasierako ikasgaia etorri da, eta Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guiberten agerraldia eta lehendakariarena.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @deusto
    2017.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakariak @deusto-ko Unibertsitateko 2017-2018 ikasturtea ireki du ➡ https://t.co/s5eGcdO4SU https://t.co/atqsE

  • @jerkoreka
    2017.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu Lehendakariak @deusto-ko Unibertsitateko 2017-2018 ikasturtea ireki du ➡ https://t.co/s5eGcdO4SU https://t.co/atqsE

  • @Gob_eus
    2017.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakariak @deusto-ko Unibertsitateko 2017-2018 ikasturtea ireki du ➡ https://t.co/s5eGcdO4SU https://t.co/atqsEcemhv

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari iurkullu ha dado apertura al curso 2017-2018 de la Universidad de deusto https://t.co/h6M90itANP https://t.co/hbZMsUHeuI

  • @jerkoreka
    2017.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu ha dado apertura al curso 2017-2018 de la Universidad de @deusto ➡ https://t.co/5I0M5ziyp0 https://t.…

Ekitaldiko kargudunak