Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bilboko metroan gertatutako eraso arrazista gaitzesten du

2010.eko azaroak 26

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Immigrazio Zuzendaritzak "irmotasun eta indar osoz" gaitzesten du Bilboko metroan Paraguaiko emakume baten aurka lanera zihoala izandako eraso arrazista larria.

Miguel Ángel González Immigrazioko zuzendaria harremanetan jarri da jada erasoa jasan duen emakumearekin eta paraguaiarren komunitatearekin. Erasoaren biktima aipatutako sailari atxikitako Biltzen-Integrazioko eta kulturarteko bizikidetzarako zerbitzuaren laguntza eta aholkularitza jasotzen ari da.

Gonzálezek Jaurlaritzaren elkartasuna eta sostengua helarazi dio pertsonalki erasoa jasan duen emakumeari. "Emakumea nahigabetuta dago, eta oraindik ezin du sinetsi gertatutakoa", azpimarratu du Immigrazioko zuzendariak; horrez gain, herritarren laguntza eskatu du: "ez da beste aldera begiratu behar, eta ezin dugu onartu gure bizilagunen aurkako jokabide basati horiek gizartearen gaitzespen irmoa ez jasotzea, dagokion zigor juridikoaz gainera".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan