Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Industria 4.0aren Arabako errealitatea aztertzen duten jardunaldietan izan da

2017.eko irailak 27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzak agenda digitalarekin duen konpromisoa azpimarratu du

Iñigo Urkullu lehendakaria Vitoria-Gasteizeko Europa Jauregian egiten ari den Araba 4.0 jardunaldian izan da. Arabako Foru Aldundiak bultzatzen du jardunaldia, Industria 4.0ak lurraldean duen errealitatea eta haren aukerak ezagutzera emateko. Han, Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzak agenda digitalarekin duen konpromisoa azpimarratu du. Horren erakusgarri, aste honetan bertan hamar milioi euroko inbertsioa baimendu du banda zabaleko sarea 1.000 biztanletik beherako biztanleguneetara hedatzeko, hots, batik bat Araban dauden gune zuri izenekoetara.

Horrela azaldu du laugarren industria-iraultzarekin eta haren eguneroko eraginarekin zabaltzen den aukera sorta zabala aztertzen duten jardunaldien hasieran zehar. Jardunaldi horietan Arabako diputatu nagusi Ramiro González ere izan da; Siemens Españako presidente eta kontseilari ordezkari Rosa García, berriz, hasierako hitzaldia emateaz arduratu da.

Bere txandan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko modernizazio teknologikoarekin duen konpromisoa nabarmendu du lehendakariak, hainbat ekimenen bidez, hala nola banda zabala hainbat lekutara hedatzea, nahiz eta telekomunikazio-konpainien ustez Interneterako sarbide ultralasterra leku horietara hedatzea, edo zuntz optikoa 1.700 eraikin publiko eta teknologia-parketan instalatzea ez den errentagarria. Iraultza digitalak dakartzan arriskuei aurre egiteko neurriak ere hartu ditu, egoitza Araban duen Zibersegurtasun Zentroa abian jarrita.

“Eusko Jaurlaritzak Euskadi abangoardia teknologiko, adimendun eta digitaleko lurralde gisa finkatzearen alde dago”, ziurtatu du lehendakariak, eta erantsi du helburua “Euskadi smart country” bat dela, non erakundeak, enpresak eta herritarrak “ingurune erabat digital batean erlazionatuko garen”, nazioarteko mailan lehiakortasuna irabazteko beharrezkoa den zerbait. Ildo horretan, gogoratu du Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat Bavariako Gobernuarekin lan-bilera batean parte hartzen ari dela gaur bertan Munichen Europako digitalizazio-zentro nagusietako batean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak