Berriak Hezkuntza
Eu

3.144.000 euro udal haur eskoletarako (Gobernu Bilera 2017-09-26)

2017.eko irailak 26

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, sailburuaren proposamenez, 2017-18 ikasturtean 0 eta 3 urte arteko umeentzako haur eskolen titular diren toki korporazioei diru-laguntzak ematen dizkien Agindua onartu du. Hezkuntza Sailak 3.14.000 euro bideratzen ditu deialdi honetara, eta diru-laguntzak aipaturiko haur eskola horiek mantentzeko kostuak finantzatzeko laguntza gisa emango dira. 

Hezkuntza Sailak eta Euskadiko Udalek –laguntza hauek xede dituzten haur-eskolen titula badira, beti ere, lankidetza-hitzarmenak garatuko dituzte deialdi hau egoki kudeatzeko.  Diru-laguntza hauen helburua da kostuak murriztea batetik, eta zero eta hiru urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskolen gaur egungo eskaintza 2016-2017 ikasturtean sendotzea, bestetik. Era berean, ahaztu ezin den beste helburu bat da ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzea ere, hezkuntza-maila horiei dagozkien gaitasunak eta ezagutzak jasotzea ahalbidetuko dien hezkuntza. Udal bakoitzak jasoko duen ekarpen ekonomikoa, bere titulartasuneko haur-eskoletan okupatutako plazen arabera zehaztuko da. 

Euskadin, euren titulartasuneko haur-eskolak dituzten 13 udalerri daude egun. Haur-eskola hauek ez daude Haurreskolak Partzuergora bilduak. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    3.144.000 euro udal haur eskoletarako mantentzeko kostuak finantzatzeko https://t.co/anE8kATNDz https://t.co/bLJCO3row1

    3.144.000 euro u…

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    3.144.000 euros para el mantenimiento de escuelas infantiles de titularidad municipal https://t.co/aXNPQsDXnA https://t.co/eiEsv9vq74

    3.…

Komunikabideek behera kargatzeko