Berriak Hezkuntza

350.000 euro ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioen laguntzetarako (Gobernu Bilera 2017-09-26)

2017-09-26

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez, unibertsitatez besteko ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioentzako diru-laguntzetarako deia egiten duen Agindua onartu du. 

Laguntzak Federazio eta Konfederazioek beharrezko dituzten azpiegitura gastuei aurre egiteko emango dira, elkarteen laguntza eta aholkularitza gastuei aurre egiteko, eta gurasoen formakuntza ekintzen gastuei aurre egiteko. Ekintza hauek guztiek 2017an burutuak izan beharko dute.  Deialdi honek 350.000 euroko diru kopurua du.

Iruzkin bat
  • @Open_Govern
    2017-09-26

    Comentario de Twitter:
    350.000 euro ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioen laguntzetarako https://t.co/ZRorhB9ObF https://t.co/zS3OUAHy0A

    350.0…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko