Eu

Jaurlaritzak onartu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko legearen testu bategina (Gobernu Bilera 2017-09-26)

2017.eko irailak 26

Gobernu Kontseiluak onartu egin du, gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017rako aurrekontu orokorrei buruzko Legean jasotako baimenaren indarrez.

Legegintzako dekretu honen helburua da hainbat legetan sakabanatuta zeuden ekonomia-kontrolari eta kontabilitateari buruzko arauak erregularizatu, argitu eta harmonizatzea, 1994an Legearen hasierako onarpenean egindako lege-aldaketak finkatzeko. 

Ildo horretatik, aldaketa garrantzitsuentzat, sistematikoki sartu da Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoa terminoa, lehen, jatorriz, Administrazio Publikoa esaten zen terminoaren ordez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko