Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Milioi erdi euro baino gehiago nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako profesionalen eta enpresarien elkarteentzat (Gobernu Bilera 2017-09-26)

2017.eko irailak 26

Elkarteak programaren barruan sartzen dira, zeinak Euskadiko Lehen sektorean eta elikaduraren sektorean elkarteak eratzen lagundu nahi duen 

Euskadiko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako profesionalen eta enpresarien elkarte eta federazioetarako 2017ko laguntzak arautzeko Ekomomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak. 

Laguntzak Elkarteak programaren barruan sartzen dira eta 540.372 euroren laguntzak dira. Diru kopuru horretatik, 260.000 euro nekazaritzako sektorera bideratuko dira, 180.372 arrantzaren sektorera eta 100.00 elikaduraren sektorera. 

Laguntza hauen onuradunak izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien sektoreetako profesionalen eta enpresarien elkarteak eta federazioak, baldin eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Arrantzaren sektoreko elkarte eta federaziotzat ere joko dira aisialdiko arrantzakoak, eta ezin izango dira laguntzen onuradunak izan Lurralde Historiko bat baino gutxiago hartzen duten elkarteak edo federazioak, arrantza sektoreari dagozkionak izan ezik. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    500.000€ baino gehiago nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako profesionalen-enpresarien elkarteentzat https://t.co/4EwzIqzG6s

Komunikabideek behera kargatzeko