Eu

1,7 milioi baino gehiago nekazaritza, elikadura eta basogintzako prozesuen berrikuntzan laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-09-26)

2017.eko irailak 26

Hazkundea eta enplegurako berrikuntza, prozesuen efizientzia eta lehiakortasunaren eta iraunkortasunaren hobekuntza sustatzeko

Urrats bat gehiago dira lehen sektorea eta baserri mundua modernizatzeko eta garatzeko exekutibo autonomoa garatzen ari den estrategiaren barruan  

Nekazaritza, elikadura eta basogintzaren sektoreetako prozesuen alorrean berrikuntzak egiteko laguntzak 2017ko urterako iragartzeko eta laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak, Kontseiluaren azken bileran. Laguntzetarako 1.725.000 euroko aurrekontua egongo da, eta aurrekontu hori osorik Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura izango da. 

Lehen sektorearen eta baserri munduaren modernizaziorako eta garapenerako exekutibo autonomoa egiten ari den lanarekin bat etorrita –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2020ko Planaren RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategian oinarritutakoa–, laguntza hauek prozesuen alorrean berrikuntza piztera eta saritzera bideratuta daude, berrikuntza sustatzen asmoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikadura eta basogintzaren sektoreetan hazkundea eta enplegua, prozesuen efizientzia eta lehiakortasunaren eta iraunkortasunaren hobekuntza lortzeko ekintza estrategikoa den heinean. 

Laguntza hauen onuradunak izan daitezke enpresa txikiak, ertainak edo  handiak, betiere enpresa handiek tamaina txikiagokoei modu efektiboan laguntzen badiete eskatu duten laguntzaren xedea den jardueran eta enpresa txikiek edo ertainek gutxienez diruz lagundu daitezkeen guztirako kostuen %30aren finantzaketa beren gain hartzen badutey la pequeña o mediana empresa asuma financieramente, como mínimo, el 30% del total de los costes subvencionables. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Laguntza eskaera egiteko inprimakia web helbide honetan egongo da eskuragai: http://www.euskadi.eus

Beranduenez, Agindua ondorioak sortzen hasi eta hurren sei hilabetean emango da eta jakinaraziko da ebazpena.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Más de 1,7 millones para apoyar la innovación en los procesos agrícolas, alimentarios y forestales https://t.co/eCtbk99t9z

  • @Open_Govern
    2017.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    1,7 milioi baino gehiago nekazaritza, elikadura eta basogintzako prozesuen berrikuntzan laguntzeko https://t.co/y2yUizBalU

Komunikabideek behera kargatzeko